GARA > Idatzia > Kultura

Udate

«Guda eta bakea: ikuspegi pertsonal bat», hainbat prestigiodun argazki-kazetarik egindako irudi erakusketa Bilbora iritsi da

p049_f02_148x80.jpg

GARA | GASTEIZ

Gernika eta beste hainbat euskal herriren bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko bertan inauguratu zen «Guda eta bakea» argazki erakusketa Bilbora iritsi da Donostiatik eta Eibartik igaro ondoren.

Orotara, fotokazetaritzaren 33 adituren lanak erakutsiko dira, bakoitzak ateratako guda zein bakea kontzeptu antagonikoak hobekien deskribatzen dituzten irudiekin; 66, hain zuzen. Horretarako, argazkilari bakoitzaren bina irudi izango dira ikusgai: batak guda eta besteak bakea irudikatzen duena.

Saritutako lanak

Argazkilarien artean David Burnett, Don McCullin edo Enrique Meneses bezalako izenak daude. Baita argazkilaritzaren munduan nabarmentzen ari diren profesionalak ere, Samuel Aranda, esaterako, 2012ko World Press Photo sariaren irabazlea.

Ekimena atzo aurkeztu zuten Pello Gutierrez 2012 Fundazioko gerenteak, Paco Valderrama erakusketako komisarioak, eta Alvaro Ybarra argazkilari bilbotarrak. Gutierrezek gogorarazi bezala, «hautatutakoen artean Pulitzer edo Robert Capa urrezko dominen sarituak daude». Irudiek erakusten dituzten toki eta aroak elkarrengandik oso ezberdinak dira. Antolatzaileek esandakoaren arabera, 50eko hamarkada bukaerako Kubako iraultzatik, «Arabiar udaberria» bezala ezagututako azken erreboltetaraino zabaltzen dira. Hartara, Golkoko, Balkanetako, Irakeko, Afganistango eta Vietnamgo gerrak irudiotako agertokietako batzuk dira. Baita «ia ikustezinak» diren Afrikako gatazka zenbait ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo