PROPOSAMENA
«Historiako erreportarien» bila Donostian
La Bretxak, El Casino Kursaalek eta Kainoieta elkarteak donostiarrak zein bisitariak gonbidatu ditu, «Historiako erreportariak» izan daitezen. Donostiako sutearen 199. urteurrenaren harira, ekimenaren antolatzaileek proposamen hau egin diete gertaera hura gogoan izateko gaur hirian izango diren ekitaldietara inguratzen direnei: euren bideo kamerekin eta smartphoneekin, «historiako erreportari» bilakatu daitezen eta grabatutakoarekin erreportajea egiteko.