GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

Lekeitioko Sanantolinak Antzara Egunerako prest

p052_f01.jpg

GARA | LEKEITIO

Badatoz Lekeitioko Sanantolin jaiak. Bihar hasi eta irailaren 8ra arte iraungo dute eta, egunik jendetsuena Antzara Eguna den arren, egitarau oparoa prestatu dute gainerako egunetarako ere.

Gainera, egitarau ofizialaz gain, txosnek alternatibo bat ere prestatu dute gazteei zuzendutakoa. Asteazkenean Antzara Eguna izango denez, egitarau bateratua izango da herritar guztiek parte hartu dezaten. Antzaren jaia 16.00etan hasiko da portuan, baina goizetik hasita kalejira, txistulariak eta elektrotxaranga ibiliko dira kalean giroa berotzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo