GARA > Idatzia > Kirolak

SKIMBOARDING

Sam Stinnett, munduko skimboarding txapelduna

 

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA


Urertzean txanpero bat bota, atzetik korrika joan, taula gainera salto egin eta hondarretan lehertzera doan olatuan surf egiteko modalitateari deitzen zaio skimboarding.


Itsaski sendoak ez dituzten lekuetan edo olatuak hondartzatik oso gertu lehertzen diren lekuetan egin ohi da kirol hau.


Kirol honek AEBetan du hedapen handiena eta han egiten dira munduko txapelketak.


Aurten hiru txapelketa nagusi izan dira. Bata Santa Cruzen, bestea Kaliforniako Balboa kostaldean, eta azkena, Floridako iparraldean, Vilano Beachen.


Azken txapelketa hau erabakigarria izan da, irabazleak aurrez bildutako puntuei esker munduko titulua eskuratzea lortu baitu.
Sam Stinnett da 2012ko skimboarding txapelduna. Bere atzetik, Tim Fulton legoke bigarren postuan. Eta hirugarren postuan berriz, Jason Wilson.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo