GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Garbiñe Etxaburu Iginitz Hondarribia

Alardea eta beldurra

Berriz ere: emakumez, gizonez, neskez, eta mutilez osatuta dagoen Jaizkibel Konpainia, Ertzaintzak erasota izan da, zergatik? Alarde matxistaren aldeko ume moko batzuek Jaizkibel Konpainiari bidea itxi, eta hala ere, gu babestu beharrean jipoitu egin gintuzten.

Tartean umeak zeudela esaten zietenentzat denetatik egon zen; hanketan porrazoak, sabelean ukabilkadak, bere ume kaldererua negarrez besoetan zuen aitari lepotik itxeki zion ertzain batek. Horretara etortzen dira?

Ez daitezela etorri, geure burua defendatzen ondo baitakigu, eta noiz arte jarraitu behar dugu hau agoantatzen?

Noiz arte, legea hautsiz, aurpegiak gorde eta insultatzen utzi behar diegu matxista horiei? Horiek ez al dute legea bete behar? Noiz arte ibili behar dute emakume matxista axolagabe horiek gazteei burua jaten? Noiz arte utziko du EAJko alkate «demokrata» honek Hondarribiaren izena zikintzen eta barregarri uzten?

Iloba kalderero zuen amona bezala jasan nuen larritasun berbera opa dizuet gauzak horrela jarrai dezaten ahalegina egiten ari zareten guztiei, eta nik jasandako izu eta ikara berbera opa dut zuen gazte eta kalderero txikientzat ere.

Beraiek ez dutela errurik? Geureek ere ez, baina, ederki sufritu zuten.

Azkenik, Barne sailburu berriari, emakumea bera, galdetu nahi nioke, zein da egun horretan gertatutakoa gerta ez zedin, eta gertatzen utzi zuen agintariari, jarri behar diozun zigorra?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo