Die Ordnung der Dinge taldea Bilboko Guggenheimen izango da
GARA | BILBO
Die Ordnung der Dinge («gauzen ordena») Berlingo taldeak antzerki musikaleko ikuskizun bat eskainiko du irailaren 27an Bilboko Guggenheim museoan, Kuraia taldeak antolatutako Musika Garaikidearen 19. Topaketen barruan.
Talde berlindarraren kideak Iñigo Giner Miranda, Vera Kardos, Daniele Pintaudi eta Cathrin Romeis dira, eta laurek musika, performance eta antzerkia nahastuko dituzte eguneroko objektuak erabiliz. Museoko ordezkariek adierazi dute «emanaldi harrigarria» dela eta lan hauek barne hartzen dituela: Cecilia Ardittoren «Keinuen liburua»; Jessie Marinoren "Gorri-urdina»; eta Iñigo Giner Mirandaren «Gauzen ordena».