GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Zaila izango da Izeta II.ari Mutrikuko Kalbario Torneoko txapela kentzea

p038_f02.jpg

J.L.

Izeta II.a izango da bihar 17.30etik aurrera Mutrikuko kalbario auzoan jokatuko den Kalbario Torneoa irabazteko faborito nagusia. Aiarra urteetan aurrera doa, baina oraindik sasoi betean dago eta lan handiak egiten jarraitzen du.

Berarekin batera, Izeta III.a, Izeta IV.a, Urrutia, Otaegi eta Lopetegi lehiatuko dira. Kirolari bakoitzak 137 kiloko errektangular zaharra, 100 kiloko zilindro zaharra, eta 100 kiloko kubikoa erabili beharko ditu. Bakoitzarekin lanean aritzeko hiruna minutu izango ditu harri-jasotzaile bakoitzak.

Nahiz eta harriak ez diren oso astunak, jasotzeko zailak dira. Guztiak ere Aritza harri-jasotzaile mutrikuarrak orain dela mende inguru erabilitako harriak dira. Orduko haiek oraingoekin zerikusi gutxi izaten dute, eta askoz ere zailtasun handiagoak izaten dituzte. Batzuen kasuan heltzeko lekua harriaren azpian izaten dute, eta beste batzuk, berriz, irregular samarrak dira. Orain ez dira horrelako harriak ikusten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo