GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

giza proba

Partaide asko izango dira Euskal Herrikoan

J.L.

Aspaldiko urteetako partaiderik gehien izango du bakarkako giza-probako Euskal Herriko Txapelketak. Bai 85 kiloz azpitik, baita hortik gora ere, jende asko izango da lehian gaur eta bihar Getxoko probalekuan jokatuko diren saioetan.

Gaur, 18.00etan hasita, 85 kilo baino gutxiago pisatzen duten kirolariak arituko dira. Bertan, Ormaetxea, Basaibar, Satsibar, Aurrekotxe, Amade eta Arozena lehiatuko dira nor baino nor mailako txapela lortzeko asmoz.

Bihar ere, 18.00etan hasita, 85 kilo baino gehiago pisatzen duten kirolariak arituko dira. Lopez, Estefania, Urpe, G. De la Concpecion eta A. De la Concepcion arituko dira. Aurtengoan Mikel Altzola ez da arituko. Bera izan da azken urte hauetako txapelduna, eta bere faltan ate asko zabalduko dira. Plazan seinale bat egingo da, eta alde banatan arituko dira kirolariak, horrela bik batera jardun ahal izango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo