GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sega

Zizurkilen jokatuko den apusturako dirua parean ageri da

J.L.

Bihar Zizurkilen 11.30ean Zalduko sailetan jokatuko den korrika eta segako apusturako dirua parean zegoen atzo ilunabarrean. Ormatxea eta Alkorta neurtuko dira saioan.

Ikusmin handia sortu du apustuak eta jendea ere diru asko jokatzen ari da azken egun hauetan. Astearen erdira arte dirua Ormaetxearen alde nabarmen egon den arren, badirudi orain berdindu egin dela.

Hasteko, bost kilometro egin beharko dituzte korrika, eta ondoren ordu eta erdi bete arte segan aritu beharko dute. Belar kilorik gehien ebakitzen duen segalariak lortuko du garaipena. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu. Apustua ikusteko sarrerak, berriz, 20 euroan egongo dira salgai.

Biharkoa Ormaetxeak jokatzen duen bigarren apustua izango da, nahiz eta lehen jokatu zuena aizkoran egin zuen, eta irabazi egin zuen. Alkortak, berriz, bere lehenengo apustua jokatuko du.

Beraien arteko azkeneko erreferentzia Euskal Herriko Txapelketako finala izango da. Orduan Ormaetxeak irabazi zuen eta Alkorta bigarren geratu zen. Orain, ordea, korrika ere egin behar dute, eta bietakoren bati ordaina ere pasa liezaioke horrek guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo