GARA > Idatzia > Euskal Herria

Peio Alcantarilla presoari ongietorria egin zioten herrikideek Urruñan

p014_f02.jpg

A.M. | URRUÑA

Mureteko espetxea atzean utzita, atzo heldu zen Urruñara Peio Alcantarilla euskal preso politikoa. Arratsean harrera hunkigarria egin zioten bere herrikideek herriko plazan.

Alcantarilla 2004ko urrian atxilotu zuen Guardia Zibilak Burgosen bere kamioian lanean ari zela. Operazio hartan hemezortzi lagun atzeman zituzten orotara, hamahiru Euskal Herrian (tartean bere emaztea), lau Bearnon eta bera Estatu espainolean.

Bost egunez polizia-etxean eduki ostean, espetxeratua izan zen ETAri laguntza emateagatik. Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen aurrean tortura latzak jasan zituela eta bere buruaz beste egiten saiatu zela salatu zuen. Salaketa bera berritu zuen 2005eko urtarrilean Laurence Le Vert epailearen aitzinean, estraditatua izan ostean.

2010ean epaitu zuten, besteren artean, Mikel Albisu eta Soledad Iparragirrerekin batera eta hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Estatu frantseseko hainbat presondegi ezagutu ditu, tartean, Fresnesekoa, Bordelekoa eta zigorra amaitu duen Muretekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo