GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Gerra eta maitasuna antzezlan batean batuta, gaur Gernikako Lizeo antzokian

Medea Donostiako antzerki talde amateurrak «Nube roja» izenburuko lana aurkeztuko du gaur Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 19.00etatik aurrera. Kultur Etxeko iturriek adierazi dutenez, Marian Losadak zuzentzen duen ikuskizunaren istorioa Gernikan bertan girotuta da, 1937ko apirilean, Alemaniako hegazkinek hiribildua bonbardatu zuteneko aurreko orduetan. Maiteminduta diren Sisilik eta Txominek bizitza hobe bat dute amets, gerratik urrun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo