GARA > Idatzia > Euskal Herria

Etxarriren sorreraren 700. urteurrena antzeztuko dute bihar herritarrek frontoian

GARA | ETXARRI ARANATZ

Herriaren sorreraren 700. urtemuga ospatzeko etxarriarrek herritik auzolanez sorturiko antzezlana aurkeztuko dute bihar frontoian (22.00), sarrera guztiak saldu dituztelarik.

ęBertsoak dira nagusi antzerkian, baina badira koplak, elkarrizketak eta zenbait jostagarri ere. Bertso, kopla eta jostagarrien artean 50 koplek agerraldi bakoitzeko muina adierazten dute eta bardo batek abestuko ditu kopla zaharren egitura eta doinuak erabiliz.

Bertsoak ere bost doinu ezagunetan abestuko dituzte aktoreek. Erabiliko den hizkera etxarriera daĽ, azaldu zuen ęBeste 700 baietzĽ antzezlanaren egile Jose Luis Erdoziak.

ęHamaika agerralditan dago banatuta eta zatituta antzezlana. Agerraldi horietan islatu nahi izan da zein egoeratan sortu zen gure herria, herri euskalduna 700 urte horietan guztietan, eta apustu edo konpromisoa ere ageri da bertan, bere izenburuan azpimarratzen den bezalaĽ, gaineratu zuen.

Nafarroako erresumak Gaztelatik jasotzen zituen erasoetatik Aranatz bailarako biztanleak babesteko sortu zen Etxarri herri fortifikatua. Antzezlana urtean zehar Etxarriren mendeurrena ospatzeko egin diren ekitaldietako bat da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo