GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

ęZozoen eleanĽ liburuak bilduma berri bati ateak ireki dizkio

Utriusque Vasconiae argitaletxeak sortu berri duen Solas Literarioak bildumako lehenengo izenburua da Miel Anjel Elustondok aurkeztutako hau. Azken urteetan hainbat hedabidetan bere izenean argitaratutako 28 elkarrizketen multzoak osatzen du liburua.

p054_f01.jpg

Nagore BELASTEGI |

Utriusque Vasconiae argitaletxeak “Solas literarioak” bilduma berria aurkeztu zuen ostiralean Donostian. Bildumako lehen lana Miel Anjel Elustondoren “Zozoen elean” liburua da, mundu osoan topaturiko pertsonei egindako elkarrizketak biltzen dituena.

Elustondok berak argi utzi zuen ez dela kazetaria ikasketaz. Agian horregatik, Ainhoa Oiartzabal kazetariaren esanetan, lortu izan ditu zenbait elkarrizketa. Adibide gisa, Anton Ormazak (EAJko kide ohia) alderdia utzi zuenetik ez zuen elkarrizketarik eskaini eta Elustondori baiezkoa eman zion. Ormazaz gain, beste 27 pertsona daude, ezagunak zein ezezagunak. Mikel Garzia kazetariak esan zuenez, Elustondok badu kontatzeko gauza interesgarriak dituzten pertsonak topatzeko gaitasuna. Elkarrizketatuen artean daude, esaterako, Koldo Izagirre, Jokin Urain, Carmelo Ortiz de Elgea, Joxe Azurmendi...

Hala, Paulo Iztuetak, Utriusque Vasconiae argitaletxeko arduradunak gomendatuta (idazleak argi ikusten ez bazuen ere) azken urteetan euskarazko zenbait komunikabidetan argitaratutako elkarrizketak batu zituen liburuan. Elustondok adierazi zuenez, ez daki noiz hasi zen elkarrizketa hauek egiten, ezta zeintzuk diren garrantzitsuenak ere, eta ez zaio inporta. «Bakoitzak badu bere istorioa atzean», kontatu zuen.

Honakoa Solas Literarioak bildumako lehenengo alea da, baina Iztuetak adierazi zuenez, aurrerantzean, «nahiz eta garairik onenak ez diren», espero dute pixkanaka aurrera egitea etorkizunean etorriko diren beste izenburu batzuekin batera. “Zozoen elean” liburuari buruz  hizkuntza zuzena, gozoa eta garbia duela aipatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo