GARA > Idatzia > Kultura

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ęZazpikoloroaĽ, DVD bikoitzean

p050_f02.jpg

GARA |

Joan den astean egin zuten Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Igor Elortzaren gidoian oinarritutako «Zazpikoloroa» ikuskizunaren azken saioa eta, urtero bezala, DVD batean bildu dute nahi adina alditan ikus ahal izateko. Andoaingo Bastero Kulturgunean aurtengo martxoaren 6an zuzenean grabatutako emanaldia jasotzen du lehenengo DVDak eta bigarrenean, berriz, zazpi erreportaje bildu dituzte: Anjel Olaran misiolariak Etiopian duen proiektuari buruzkoa, Iruñeko Motxila 21 elkartean koskak gainditzeko rocka erabiltzen dutenena, udaberrian pailazoek Londresera egindako bidaia jasotzen duena, Imanol Urbietaren ibilbide eta uzta oparoari omenaldia egiten diona, Gizakien Lurra elkarteak Afrikako umeekin egiten duen lana erakusten duena, Tolosako Bonberenea Txarangari buruzkoa eta, azkenik, olioaren nondik norakoak erakusten dituena, batez ere olio zikina birziklatzearen garrantzia nabarmentzen duena.

Abesti guztien hitzak eta partiturak ere PDF formatuan daude DVDan, inprimatu eta ikasi ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo