GARA > Idatzia > Kultura

JAIALDIA

Dantzaz Konpainiak epaimahaiaren aipamen berezia lortu du Aragoin

Dantzaz Konpainiak Aragoiko Dantza eta Antzerki Jaialdian (urriaren 1etik 5era bitartean ospatu zena) epaimahaiaren aipamen berezia lortu du. «ARTE-AN» ikuskizuna eraman zuen jaialdira eta epaileek «tradizioa eta berrikuntza ondo uztartzeagatik» zoriondu zuen. Lan hori Itzi Gaili israeldarrak eta Lukas Timula eslovakiarrak sortutako ikuskizuna da. Orain arte 60.000 ikusle baino gehiagok ikusi ahal izan dute «ARTE-AN» Euskal Herrian zein Europan zehar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo