ZINEUSKADI
Zinema europarra zein iberoamerikarra Euskal Herrian zabaltzeko laguntzak
Zineuskadi elkarteak Europar Batasuneko eta Iberoamerikako filmen kopiak Euskal Herriko zinema-aretoetara iristeko diru-laguntzak eskuratzeko deialdia zabaldu du. Elkartearen helburua herritarrei europar zinema jatorrizko bertsioan eta euskaraz zabaltzea da, eta hori ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko laguntzak eskatu ahal izango dituzte honako filmak proiektatzeko prest dauden zinemagelek. Diru-laguntzak gelaren tamaina eta pantaila kopuruaren arabera banatuko dira.