GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

IŮaki Petxarroman. BERRIA, 2012/10/11

Espainiartzea

Espainiar ez dena espainiar bihurtzea. Halako zerbait izango da espainiartzea. (...) Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren esanak hautsak harrotu ditu, baina esan duenak inor gutxi harrituko zuen dagoeneko.

Indigenak ezpatarekin ebanjelizatzera eta beltzak katearekin esklabo bihurtzera joan zen inperioaren handitasun galdua nostalgiaz ikusten dutenen bozeramaile bihurtu da Wert. Haren mezua ezagun bezain zaharra da. Espainiak beti erabili ditu hezkuntza eta hizkuntza herriak espainiartzeko, onean ez bada txarrean. Horretan aritu zen Franco diktadorea 40 urtez, eta horretan ari dira PP eta PSOE aspalditik.

Mehatxu usaina darie ministroaren hitzei. Indarra bai baina konbentzitzeko gaitasunik ez duenaren ezintasun amorratua. Atzotik independentziaren aldekoak gehiago izango dira Katalunian, Werten zintzotasunari esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo