Freestone eta Van Dijk WCT Junior txapeldunak
Munduko Junior itzulia amaitu da. Jack Freestone eta Nikki Van Dijk irabazle.
Haritz LARRAÑAGA ALTUNA
Pasa den astean amaitu zen Balin munduko Junior zirkuitua. Soilik bi txapelketaz osatutako zirkuitua da eta 19 urte bitarteko lehiakideek osatzen dute.
Australia (Gold Coast), eta Indonesia (Bali) dira aurtengoan Junior zirkuitua egiteko hautatu zituzten lekuak. Biak eskuin olatu ederrak.
Nesken kasuan ere bi txapelketa hauek osatu dute aurtengo Junior kategorian goi mailako itzulia, eta mutilen zirkuituko leku eta data berean egiten dituzte txapelketak.
Nesken kasuan soilik hemezortzi dira goi mailako Junior zirkuitua osatzen duten lehiakideak, eta mutilen kasuan berriz, 48 dira lortutako puntuei esker lehiatu dezaketenak.
Gauzak horrela, Baliko Keramas eskuin olatu famatuan erabaki da titulua nork eraman. Bi australiar izan dira irabazleak, mutiletan Jack Freestone, eta nesketan Nikki Van Dijk.