GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Avironek irabazi ezinik jarraitzen du, eta jaitsierako postuan dago

AVIRON 1

VALENCE 4

Jon LEUNDA

Aviron jaitsierako postuan sartu da, Ligako azkeneko lau jardunaldiak galdu ostean. Herenegun gauean ez zuten merezi horrelako astindua hartzea, baina amaieran galdu egin zuten, eta hobetzen hasi beharra daukate, bestela aurten ere maila galduko dute.

Kanpotarrak oso azkar aurreratu ziren markagailuan eta gero etxekoek aukerak izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Bigarren zatiko azken hogei minutuetan izan ziren gainerako golak. Kanpotarrek kontraerasora min handia egin zuten, lau puntuak batuz, Aviron oso motel aritu baitzen aurrealdean.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo