GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Uribe vs Santos ikamika, Kolonbiako bakeak zenbat etsai dituen eta zein botoretsu diren isla

Partido de la U-ko Nazio Batzarrean, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak eta Juan Manuel Santos egungo presidenteak egundokoak bota dizkiote elkarri. Bi orduko aldea zuten mintzaldietan argiro nabarmendu dute bake prozesuak zenbat etsai eta zein boteretsu dituen, FARCekin negoziatzeak nolako jarrera oldarkorrak piztu dituen lur-jabeak, narkotrafikatzaileak eta paramilitar buruzagien interesak politikoki ordezkatzen dituen alderdian. Santosek arriskuak hartu ditu FARCekin negozia- tzean, eta bistan da saioak porrot egingo balu, bere sinesgarritasuna eta etorkizun politikoa kinka larrian geratuko liratekeela. 2014ko hauteskundeak gogoan, ongi daki hori Uribek, eta Santos etengabe higatuko du bake prozesua akuilu hartuta. Errenditzea, bakea inpunitatea dela, segurtasunaren dogmaren jainkotzea... Uriberen argudioak ezagunak dira Euskal Herrian. Bush, Aznar eta enparauen soka berekoak, Kolonbian bezala hemen ere abian den bake prozesuaren etsai amorratuen agenda «sekurokrata» islatzen dute, bakea mehatxutzat jotzen dutenena.

Alderdien baitako kalkulu eta ikamikak bake prozesutik kanpo egotea guztiz desiragarria da. Errealitatea, tamalez, oso bestelakoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo