GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Atxik Berrituz | kristau kolektiboa

Atxik Berrituz-en argipena

Atxik Berrituz kolektiboa guztiz harrapatuta sentitzen da berak «Bakearen alde» plazaratutako deia 2012ko atzoko GARA egunkariak tratatzen duen moldearekin, eta honako zuzenketa egin beharrean aurkitzen da:

1. Deia Atxik Berrituz kristau kolektiboaren ekimena da, laikoek bultzaturik, eta ez Marc Aillet gotzaiarena! Testuak hauxe dio: «Horra zergatik deitzen ditugun beste erlijionetako kide guziak, bai eta ere gure erlijio arduradunak, Euskal Herriko Bake prozesuaren alde engaiatzera». Gotzaiak bere sinadura ekarriaz dei honi baikorki erantzun besterik ez du egiten, beste izenpetzaile guztien artean.

2. Dei hau ez da, berez, larunbateko manifestazioaren aldeko deia, baizik eta «Euskal Herriko bake prozesuaren» aldeko deia! Eta testuaren azken lerroan dira deituak agiriarekin «bat egiten duten guziak... Baionako manifestaldian parte hartzera».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo