GARA > Idatzia > Kultura

Zinebi Express lehiaketak bosgarren edizioa beteko du larunbat honetan

GARA | BILBO

Mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoen Zinebi Express lehiaketak bere bosgarren edizioa ospatuko du aurten. Izen-ematea bihar, azaroaren 10ean, izango da, Campos antzokiko atarian, goizeko 09.30etik 10.30era, eta une horretan jakinaraziko dute zer gai landu behar duten film laburrek.

Antolakuntzak DV zinta bat emango dio partaide bakoitzari, eta 48 ordu izango dituzte euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean entregatu beharko dira, astelehenean, azaroaren 12an, arratsaldeko 18.30etik 19.30era.

Film laburrek, gutxienez 3 minutu eta gehienez 10 minutu iraun beharko dute, kreditu izenburuak barne. Kanpoaldeko eszena guzti-guztiak Bilboko udalerrian filmatu behar dira. Lehiaketaren oinarri osoak www.zinebiexpress.com webgunean daude, kontsultatu nahi izanez gero. Film labur irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 euro jasoko ditu. Aurten, berrikuntza gisa, hirugarren saria banatuko dute, AUX-ek babestua: afari bat, hirugarren sailkatuarentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo