GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Lapiko burrunbak bueltatu dira Argentinara

Buenos Aireseko hiribideak protestak bete ditu, jendez mukuru daude beste behin ere. Lapiko burrunbak bueltatu dira Argentinara, milaka eta milaka manifestari, bi oihu -«Ez!» eta «Stop!»- ozenekin, azken garaiotako mobilizazio jendetsuenetan batu dira. Cristina Fernandez de Kirchner presidentearen politiken aurrean etsipen eta haserre adierazpen indartsua izan da, mundu osoan jaso den seinalea. Klase ertaina nabarmendu da protestaren buruan, Kirchnerren Gobernuko ustelkeria kasuak, Clarin talde mediatiko erraldoiarekin duen talkak, azken hamarkadako inflazio altuenak edo, Chavezek Venezuelan egin legez, hirugarren agintaldi bati begirako Konstituzio aldaketaren itzalak bultzatuta. Argentinako presidentea bere momentu baxuenean da eta haren ildo politikoak -aberastasunaren banaketa, irakaskuntzarako diru gehiago, britainiarrekin konfrontazioa Malvinen auzian edo Repsolek kudeatutako YPF konpainiaren nazionalizazioak- gero eta atxikimendu sozial eskasagoa biltzen duela begi-bistakoa da. Badu Kirchnerrek zer hausnartu eta zer aldatu.

Argentinako eskuin politikoarentzat eta hedabide boteretsuenentzat mugarri historikoa ezarri du protestak. Ikuskizun dago hori. Argi dagoena, ordea, jendea elkarrekin protestarako batu dela, baina oraindik gobernura iristeko lehiatzeko gai den indarra ez dutela eratu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo