GARA > Idatzia > Ekonomia

Enpresa txikietako bozak Ipar Euskal Herrian zenbatzeko eskatu du LABek

p031_f01.jpg

GARA |

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra Akitania mailan ospatzekoak diren enpresa txikien (hamaika langile baino gutxiagokoak) hauteskundeen harira, bozen zenbaketa Ipar Euskal Herrian egin dadin eskatu du LAB sindikatuak. Izan ere, Akitania kontuan hartuz egiten bada, LABen ordezkaritza «itota» geldituko dela uste du sindikatuak.

Ohar baten bidez adierazi duenez, emaitzen zenbaketa Akitania mailan egiten denez, ezin da jakin zenbat langilek bozkatu duten LAB Ipar Euskal Herrian .

Euren aldarrikapena agertzeko, protesta ekintza egin zuten LABeko zenbait kidek ostegunean. Horrela, Baiona eta Tarnose arteko errepidean marra gorri bat marraztu zuten, Ipar Euskal Herriaren eta Landen arteko muga ikusarazteko. Era horretan, Ipar Euskal Herriko langileen ordezkaritza errespetatua izan dadila exijitu zuten.

Sindikatuaren esanetan, orain arte bozen kontaketa Ipar Euskal Herriko eremu sozioekonomikoan egiteko abiatutako dinamikek ez dute erantzunik izan. Administrazioak ezinezkoa dela defendatzen du eta gainerako sindikatuek ez dute bat egin eskaerarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo