GARA > Idatzia > Kultura

Dena prest da Durangoko Azoka «euskal kulturaren erakusleihoa» izan dadin

Elkarlana oinarri duen Durangoko Azokaren 47. edizio honek egun bat gutxiago izango du. 253 stand izango ditu aurten. Horietatik hamabost teknologia arlokoak izango dira, Azokak merkatuaren joera berrietara egokitzen dakien erakusgarri. Herri ijitoa izango da kultura gonbidatua eta Argizaiola saria, berriz, Benito Lertxundiri emango diote.

p044_f01_204x109.jpg

Alvaro HILARIO | DURANGO

Abenduaren 6an hasi eta 9an itxiko ditu ateak aurten 47. edizioa izango duen Durangoko Azokak. 253 stand jarriko dituzte bertan 127 parte hartzailek, eta horietatik 15 teknologia arlokoak izango dira.

Krisialdiak eta BEZaren igoerak aurtengo edizioan eraginik izan duten arren, 400 nobedade, 300 ekitaldi inguru eta inoizko egitaraurik zabalena dakar Durangoko Azokak.

Aurten, herri jitoari dagokio kultura gonbidatu izatea eta Benito Lertxundik, ia edizio guztietan presente egon denak, jasoko du Azokak ematen duen Argizaiola saria.

Elkarte publikoen laguntza ez ezik, neurri guztietako enpresek zein komertzioek ere diruz laguntzen dute Gerediaga Elkarteak antolatzen duen -presidente Nerea Mujikaren esanetan- «euskal kulturaren erakusleihoa».

Elkarlana

Nerea Mujika bera izan zen, hainbat kazetari eta erakunde publikoren aurrean, 47. edizio hau aurkezteko prentsaurrekoan berba egin zuen lehena. Aurreko urte guztietan bezala, Azoka gauzatzeko ezinbestekoa izan den elkarlana aurten ere ardatz izango dutela nabarmendu zuen.

Horrela, Lakuak, Bizkaiko Aldundiak, Durangoko Udalak eta babesle handiek emandako laguntza eskertzeaz gain, komertzio eta enpresa txikiek zein hornitzaileek emandakoa ere gogora ekarri zuen. Azken horiei esker lortu da, besteak beste, «aurrekontua ahalik eta handiena» izatea, Mujikak aitortu zuenez.

Azken garai hauetan, Durangoko Azokak eskuartean izan dituen hausnarketa prozesuez ere mintzatu zen Nerea Mujika. Azken 47 urteotan, mundua eta Azoka aldatu diren arren, «moldatzen» jakin izan dutela esan zuen eta abian diren plan estrategikoak direla horren isla. Horrela da posible «euskal kulturaren erakusleiho» den Durangoko Azoka gorpuztea.

Zuzendari berria

Aiert Goenaga (Ondarroa, 1981) Durangoko Azokako zuzendari berriaren hitzetan, euskaldun batek nekez aurki lezake Azoka zuzentzea baino «erronka erakargarriagorik».

Lantaldeak koordinatzeko ardura dauka Goenagak eta egungo Azokak dituen bi helburu nagusiak aipatu zituen: gune berriei egonkortasuna ematea (aurten Plateruena izango da horietako bat lehen aldiz) eta transmisioa lantzea.

Urratsez urrats izandako bilakaerak Durangoko Azokaren izaera irekia eta parte-hartzailea erakusten du. Azken pausoa iaz eman zen, diziplina berriei eskainitako Irudienea (ikus-entzunezkoak), Szenatokia (arte eszenikoak) eta K@bia (teknologia eta adierazpen berriak) guneekin. Pauso horri jarraipena emango diote aurten eta, gainontzeko guneekin batera, espazio berri horiek finkatzeko ahalegina egin dute.

Stand eta nobedade gutxiago

«Krisialdiak ez du sorkuntzan eraginik izan», esan zuen Goenagak beste arloetan izan duela onartu aurretik. Izan ere, partaide eta nobedade nahikotxo egon arren, iaz baino gutxiago dira; gutxiago, eskaera ere horrelakoa izan baita.

411 lan berri argitaratu dira: 289 liburu, 65 bideo, 32 aldizkari, 7 liburu elektroniko eta bestelako 18 lan. Liburuetan egon da beherakada txikia, iaz 313 izan baitziren izenburu berriak. Gainontzeko produktuetan eutsi egin zaio ala gainditu egin da iazko kopurua (iaz 434 guztira).

Partaidetzari dagokionez, 127 argitaletxe, diskoetxe, talde, elkarte eta erakunde izango dira Azokan. Iazkoetatik 9 ez dira etorriko, baina 8 eskari berri onartu dira.

Standa jartzea gero eta garestiagoa dela-eta, hainbat elkarte txiki kexu dira. Aiert Goenagak honako azalpena eman zuen horren gainean: «BEZaren igoerak ia 100 eurotan garestitu du prezioa. Orduan, alde horretatik, arrazoia dute prezioak goraka joan direlako. Hala ere, kontuan hartu behar ditugu beste hainbeste elementu, horien artean, zoritxarrez, BEZa: 13 puntu horiek min handia egiten baitute».

Enpresa zein elkarte handien interesen eta txikiek dituztenen arteko orekari eustea zaila ote den galdetuta, horra zuzendariaren erantzuna: «Kasu batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Badira guztiek komunean dituzten interesak eta nik uste horretan zentratu behar dugula: interes komun horiek zeintzuk diren ikusi eta horiek lantzen eta zaintzen joan. Eta, gero, norbanako kasuetan bestelako irtenbide pertsonalizatuak aurkitu. Dena dela, geuk ez diogu inori lehentasunik ematen txikia edota handia izateagatik. Helburu komunak zeintzuk diren, hau erakargarria egin. Kalitatezko eskaintza zelan lortu eta zelako lana egin behar dugun denon artean, helburu horiek lortzeko, zer egin behar dugun, hori da gure ardura».

Herri ijitoa

Aurtengo edizioan ijitoen kultura dugu kultura gondidatua. «Saiatu gara kultura ijitoak presentzia homogeneoa izaten Durangoko Azokako gune guztietan», esan zuen Goenagak. Horrela, esaten dutena praktikan jarri nahi dutela adierazi zuen.

Bertan izan ziren Kale Dor Kayiko-ko -euskal ijitoen elkartea- ordezkariak, Tio Manuel Vizarraga (Bilbo, 1945) elkarteko presidentea buru zutela. «Hunkituta nago, gure ametsetako bat honaino heltzea baitzen», esan zuen Vizarragak. «Duela urte batzuk gure burua zertzat genuen galdetu ziguten telebista kate batean semeari eta bioi: euskaldun, ijito eta kristautzat dugula esan genuen».

Erromintxela, euskal ijitoen hizkera berezia presente egongo da Azokan, eta hainbat ekitaldi izango dira horren inguruan.

Bestalde, Benito Lertxundik, bigarren edizioan Ez Dok Amairu taldearekin egon zena, jasoko du aurtengo Argizaiola saria.

SOSTENGUA

Elkarte publikoen laguntza ez ezik, neurri guztietako enpresek zein komertzioek ere diruz laguntzen dute Gerediaga Elkarteak antolatzen duen -bere presidente Nerea Mujikaren esanetan- «euskal kulturaren erakusleihoa».

«Uno de nuestros sueños era poder llegar a esto»

Tio Manuel Vizarraga (Bilbao, 1945), presidente de la asociación Kale Dor Kayiko también tomó la palabra en nombre del pueblo gitano vasco. «Estoy emocionado porque uno de nuestros sueños era poder llegar a esto. Hace unos años, en una televisión, nos preguntaron a mi hijo y a mí qué nos sentíamos. Respondimos que vascos -he nacido en Euskadi, en Bilbao-, gitanos y cristianos. Después de muchos años, se cumple el sueño: estar en el corazón de Euskadi», dijo, en referencia a la Azoka.

«Queremos que vean cómo somos más allá de los tópicos. Hay una realidad triste de persecución y malas prácticas: expulsiones (como en el país vecino), desempleo, esterilización de mujeres gitanas... ¿Por qué? No entendemos que, frente a las dificultades, no se nos ayude como a los demás», señaló a la par que agradecía la invitación al pueblo vasco, a la Azoka y a Durango.

Habrá un buen número de actividades para conocer la cultura del pueblo gitano, actividades que se pretende tengan una presencia homogénea en toda la feria. La estrella será, sin dudas, el erromintxela, la lengua que habla el pueblo gitano en Euskal Herria, una muestra de buena coexistencia. A.H.

ZENBAKIAK

411 lan berri argitaratu dira aurten: 289 liburu, 65 bideo, 32 aldizkari, 7 liburu elektroniko eta bestelako 18 lan. Nobedadeen artean liburuetan egon da beherakadatxoa, iaz 313 izan baitziren lan berriak, baina gainerako produktuetan eutsi egin zaio ala gainditu egin da iazko kopurua (iaz 434 guztira).

BEZ-AREN IGOERA

«BEZaren igoerak ia 100 eurotan garestitu du prezioa. Orduan, alde horretatik, arrazoia dute prezioak goraka joan direlako. Hala ere, kontuan hartu behar ditugu beste hainbeste elementu, horien artean, zoritxarrez, BEZa: 13 puntu horiek min handia egiten baitute», esan du Aiert Goenaga.

Fitxa

Noiz: Abenduaren 6tik 9ra.

Non: Durangoko Landako gunean.

Zer: Salerosketak eta aurkezpenak (liburuak, aldizkariak, diskoak, teknologia berriak), hitzaldiak, mahai-inguruak, kontzertuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo