Siriako oposizioarekiko sostengua zabaltzen ari da nazioartean
Britainia Handiko Atzerri ministro William Haguek babesa eman zion Siriako oposizioak sortu duen koalizioari. Atzo indar horretako ordezkariekin bildu zen Londresen. Estatu frantsesak egin zuen bezala, Turkiak koalizio berria siriarren zilegizko ordezkari bakarra dela esan zuen.
GARA | DAMASCO
Siriako Iraultzaileen eta Oposizioko Indarren Koalizio Nazionalak (NCSPRO) Gobernu britainiarraren babesa jaso zuen atzo. William Hague Atzerri ministroa koalizioko ordezkariekin bildu zen Londresen. Joan den igandean sortu zen Dohan. Ahmed Muaz al Khatib elizgizona izendatu zuten koalizioaren buru. Bi helburu ditu, bata Siriako oposizioaren barne zatiketa amaiaraztea eta bestea trantsiziozko Gobernu bat sortzea.
«Espero dut bilkura hau inflexio-puntu bat izatea siriarrentzat eta trantsizio politikoa ahalbidetzeko pausoak finkatzen laguntzea», plazaratu zuen Haguek. NCSPROko kideen jarrerarekin pozik azaldu zen. Gutxiengoen eskubideak errespetatzeko, Siriako komunitate guztiak kontuan hartzeko eta siriarrentzat etorkizun demokratikoa eraikitzeko konpromisoa hartzeko eskatu zien.
Siriako oposizioarekin bildu den Europar Batasuneko lehen buruzagi politikoa da Hague. «Londresen hitz egin dugunak sufritzen ari diren milaka lagunei lagunduko die», esan zuen.
«NCSPRO Siriako herriaren zilegizko ordezkari bakar gisa aitortu ahal izateko, komunitate guztiak aintzat hartuko dituztela eta Sirian benetako sostengua dutela bermatu behar dute», helarazi zuen Haguek.
«Aitorpena ematea pauso garrantzitsua da eta horretarako beraiekin negoziatu beharra dugu», gehitu zuen bilkura hasi aurretik. Hurrengo egunetan, Gobernu britainiarrak NCSPROri buruzko iritzia ezagutaraziko du.
Asteazkenean, Estatu frantsesak Siriako ordezkari bakarra koalizio berri hori dela adierazi zuen. Hori egiten duen Europar Batasuneko lehenengo herrialdea da. François Hollande presidenteak Parisera joatera gonbidatu zituen. Atzerri ministro Laurent Fabius areago joan zen; Bruselari Siriako oposizioari armak emateko proposatu zion.
Parisez gain, Liga Arabiarrak, Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak, Qatarrek eta Turkiak ere onarpena eman diote erakunde berriari.
Ahmet Davutoglu Atzerri ministro turkiarrak Siriako oposizioarekiko kooperazioa handituko dutela esan zuen. Herri musulmanei Turkiaren bidea jarraitzera dei egin zien.
Turkiaren gaitzespena
Aitzitik, Errusiak gogor gaitzetsi zuen NCSPROri emandako onespena. «Gatazkaren alde bakar bati laguntza emateak odol isuri gehiago eragingo du eta eskualdeko segurtasuna mehatxupean jarriko du», ohartarazi zuen Sergei Lavrov Atzerri ministroak Twitterreko kontuan.
Bere hitzetan, «oposizioak guztiz egiazkoak diren gauzak esan ditu eta muturreko jarrerak indartzen lagundu, horien artean terrorismo ekintzak. Siriako Gobernuak NCSPROri sostengua ematea gerra deklarazio bat da».
«Turkiaren pazientziak muga bat du. Ez dezatela gure asmo ona pasibotasunarekin nahasi», esan zuen Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Siriari buruz galdetuta. Mugako herrietan erasoek aurrera jarraitu zuten.
Milicianos kurdos junto a la colaboración de la población local liberaron una nueva localidad al norte de Siria, fronteriza con Turquía. Cientos de personas se reunieron el martes ante el cuartel general de las fuerzas de seguridad de Derik para celebrar con música y discursos en kurdo la salida del Ejército y la Policía. El kurdo está prohibido en Siria. «Hemos tratado de decirles a las tropas de Bashar al-Assad que nos dejen en paz. Nosotros somos gente pacífica», manifestó Abdi Karim, de 56 años, militante del Comité de Protección del Pueblo Kurdo, el brazo armado del Partido de la Unión Demcrática Kurda. Esta conquista se suma a la de otras tres ciudades fronterizas.
Estas milicias han tomado cierto distanciamiento respecto al Ejército Libre Sirio (ELS). «Hay evidentes discrepancias entre los grupos kurdos opuestos al régimen sirio y los rebeldes, en su mayoría árabes, con respecto a las apiraciones del pueblo kurdo y el reconocimiento de su lengua. Vamos a proteger a los nuestros de Turquía, del ELS y de al-Assad», subrayó Karim. Massud Akko indicó que la retirada del Ejército se produjo de manera pacífica. GARA
Estatu frantseseko presidente François Hollande gaur bilduko da Eliseo jauregian NCSPRO koalizio siriarreko buru Muaz al Khatib elizgizonarekin. «Askatutako eremuei» nola lagundu eztabaidatuko dute.