Lau eta erdiko txapelketa
30 urtetako lehortea
1982. urteko buruz buruko finala jokatu zuen Roberto Garcia Ariñoren ondorengoa izan nahi du Berasaluzek.
Jon ORMAZABAL
2011. urteko martxoan, Miribilla auzoko pilotalekuak ateak ireki zituenean, Bizkaiko pilotazale askoren ametsak egia bihurtu ziren. Bilbok bazuen dagoeneko eskuz jokatu eta partida handiak jasotzeko gai zen ganorazko frontoia. Egun gogoangarri hura pasa eta urte eta erdi eskasera, zale bizkaitarrek beste egun garrantzitsu bat bizi dezakete; ez Bizkaian bertan, baina bai Iruñeko Labriten, herrialdeko pilotari bat, Pablo Berasaluze, maila nagusiko buruz buruko final baterako sailkatu baitaiteke, gaur Oinatz Bengoetxeari irabaztea lortuz gero.
Bost urte eskas baino ez zituen Berrizko atzelariak antzeko zerbait gertatu zen azken aldian. 1982. urteko eskuz eskuko finala izan zen. Julian Retegik gaur egun Atxondoko parte den Axpeko Roberto Garcia Ariñori irabazita (22-9) lortu zuen bere garaipen zerrenda luzeko hirugarren buruz buruko txapela. Orduz geroztik, 30 urte luzez Bizkaiak ez du banakako final handi batean ordezkaririk izan, eta inor gutxik espero zuenean, 35 urterekin, Pablo Berasaluze balentria hura errepikatzeko zorian dago, finala Bilbon jokatzeak ematen dion balio erantsiarekin gainera.
Halakorik pasa zen azken aldiarekin topo egiteko, 1957. urtera jo beharko genuke. Hura ere Buruz Burukoan, eta orduko hartan ere Garcia Ariñotar bat tartean zela, kasu honetan anaia zaharrena, Jesus; Arriaran II.ari 22-11 irabazi zion Deportivon.
Zearra, 2006. urteko binakakoan
Denbora luzea, luzeegia agian, pasa da buruz buruko final batean Bizkaiko pilotaririk egon ez dela eta binaka ere badira urte dezente halakorik pasa ez dela. 2006. urteko txapelketan izan zen, eta bertan, Oier Zearra galdakoztarra Aimar Olaizolaren atzelari aritu zen, baina Gasteizko Ogetan jokatutako finalean ezin izan zuen Juan Martinez de Irujok eta Peio Martinez de Eulatek osatzen zuten bikoa gainditu. 22-11 galdu zuten.
Bizkaira eramandako azken txapela aurkitzeko ere gaur egun Asegarceko intendente lanetan aritzen den Roberto Garcia Ariñorengana jo beharko genuke, Antxon Maiz lagun zuela, 81. urteko finala irabazi baitzieten Sala Vergara eta Jose Martin Martinikorenari, 1.000 pilotakada luzeko final batean (22-13).
Buruz buruko azken txapeldun bizkaitarrarekin topo egiteko, Pablo Berasaluze jaio zen urtera jo beharko genuke, 1977. urtera hain zuzen ere. Iñaki Gorostiza izan zen, Roberto Garcia Ariñori 22-12 irabazita, Donostian txapela jantzi ahal izan zuena.
Ez hain handia, baina beste aldean ere bada lehorterik; kasu honetan pertsonala. Izan ere, debutatu eta lehen urtera (2005), Ruben Belokirekin Binakako finalerako sailkatu eta 2008. urtean Buruz Buruko txapeldun izan bazen ere, badira lau urte Oinatz Bengoetxeak beste finalik jokatu ez duela. Batez ere Eskuz Eskukoan, Leitzakoa beti izan da azken partidatik oso gertu, baina azken pauso hori ematea falta izan zaio. Berasaluzek bezala, aurtengoa du lehenengo aldia kaiolako finalerdietan, eta ez du inolaz ere aukera alferrik galdu nahi Leitzakoak.
Gaurkoa bezalako partida handietan eskarmentu handiagoa duela-eta, Pablo Berasaluzek nafarraren bizkarrean jarri zuen faborito izatearen zama, baina gauzak ez daude garbi.
Berrizkoa partidarik galdu gabe iritsi da finalerdira, tartean Irujoren aurka partida bikaina egin ostean. Gauzak normal joanda, bizkaitarrari partida motza eta azkarra komeni zaio. Tantoa bukatzen gehiago arriskatuko du eta, bestetik, Oinatz Bengoetxeari hobe datorkio piloteoa luzatzen bada, lehia gogortu eta kontraerasoan jokatzeko.
Dos partidos abrirán, esta tarde en Galarreta, la segunda jornada del 42 Campeonato Oficial de Remonte Parejas. Dos duelos que exprimirán e igualarán la clasificación en su zona intermedia, ya que se medirán dos parejas que perdieron el primer partido por un lado y dos parejas que ganaron por otro.
En el segundo del festival Ezkurra y Olazar se medirán a Zeberio II y Aizpurua II. Ambas parejas perdieron su primer encuentro, aunque Zeberio y Aizpurua tienen un punto y los de Doneztebe no acumulan ninguno. Será un duelo muy importante ya que el perdedor quedaría rezagado y se encenderían las alarmas. Son dos parejas confeccionadas de la misma forma, con los dos campeones delante y dos veteranos con mucha experiencia atrás.
En el otro partido la derrota no será tan decisiva, aunque una victoria dispararía al ganador en la tabla y pondría a los ganadores con un pie y medio en las semifinales. Oñatz y San Miguel se enfrentarán a Urriza y Barrenetxea IV. Ambas parejas ganaron fácil el primer partido y lideran el campeonato.GARA