
EUSKARA
Euskarazko produktuei ikusgarritasuna emateko katalogoa banatzen ari dira
Gabonei begira 2012-2013ko Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Katalogo hau paperean banatzen da, Euskal Herriko zenbait herritan etxez etxe edo eskoletako haurren bidez, eta euskaraz eskuratu daitezkeen produktuak ezagutzeko balio du. Interneten ere ikus daiteke zerrenda, nahiz eta bide hau (www.katalogoa.org) oraindik ez den gehiegi ezagutzen. Aztikerrek egindako ikerketa baten arabera, katalogoa ezagutzen dutenen gehiengoak noizbait erosi ditu bertan agertzen diren produktuak.