AIZKORA | Euskal Herriko Lehen Mailako finala
Floren Nazabal beste guztien gainetik dago
Etxarriko aizkolariak aurreikuspenak bete egin ditu, eta Joxemari Olasagasti izan da aurre egin ahal izan dion bakarra. Azurmendik osatu du podiuma.
Jon LEUNDA
Ez zen inongo ezusterik izan atzo Arbizun jokatu zen Euskal Herriko finalean, eta Nazabalek jantzi zuen txapela. Bigarren Olasagastik amaitu zuen, eta Igeldokoak garbi erakutsi zuen oraindik sasoiko dagoela, nahiz eta inork gutxik uste zuen hor sartuko zenik. Iñaki Azurmendik, atzora arteko txapeldunak, osatu zuen podiuma.
Sekulako jendetza batu zen atzo Arbizuko pilotalekuan finala ikustera. Harmailak erabat bete ziren, ez baitzen inor kabitzen. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta beste horrenbeste oinbiko erdibitu behar izan zituen.
Floren Nazabalek lehen enborretik hartu zuen aurrea, eta apurka-apurka aldea ateratzen hasi zen. Lehen kana-erdikoaren ostean, bost segundo kentzen zizkion bigarren lekuan zen Azurmendiri, eta nafarra aldeak gehitzen joan zen apurka-apurka; hala, lan erdietarako alde dezentea zeraman.
Florenek bi minutu eta erdiko tartea kentzen zion Azurmendiri, atzora arteko txapelduna baitzen bigarrena. Atzetik Atutxa, gero Olasagasti eta Otaño, guztiak ere segundo gutxiren barruan sartuta zeuden. Azkena, berriz, Joseba Otaegi. Gipuzkoako txapeldunak ez zuen izan atzo bere egunik onena, eta amaieran ere azkeneko postu horretan amaitu zuen. Azkeneko txanpan, ordea, Olasagastiren erakustaldia heldu zen.
Olasagasti, bikain
Lanaren bigarren partean, Nazabalek bere enborrekin arazo batzuk izan zituen, barrutik, beste batzuei bezalaxe, nahiko zikinak atera baitzitzaizkion, eta hiru aizkora ere apurtu zituen. Behetik gora, berriz, Olasagasti etorri zen. Bezperan iragarri genuen kontuz ibili beharko zela berarekin, eta igeldoarrak atzo oso lan ona egin zuen.
Behetik gora indarra hartu zuen, eta une batez bazirudien Nazabal arriskuetan sartu behar ote zuen, baina ez zen horrela izan. Hori bai, azkeneko enborrak sekulako abiadan moztu zituen. Nazabalek, berriz, berriro ere bere lekua hartu zuen, eta lanean jarraitu zuen, amaieran txapela janzteko, horretarako ez baitzuen arazorik izan.
Olasagastiren amaiera paregabea izan zen, eta bigarren postua eskuratu zuen. Duen adina kontuan hartuta, meritu handia dauka Igeldokoak egin duena.
Azurmendik, berriz, bigarren postua eskura izan zuen, baina ezin izan zion Olasagastiren erritmoari eutsi, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Arriarangoak.
Atzetik, berriz, Atutxa sailkatu zen, eta bosgarren Otaño. Bost horiek sailkatu ziren Urrezko Kopara. Otaegik, berriz, azken postuarekin konformatu behar izan zuen.
«Oso pozik nago, azken bi urteotan txapelik gabe geratu ostean berriro ere jantzi baitut», esan zuen Floren Nazabalek. «Enborrak kanpotik onak ziren, baina barruan nahiko zikinak atera zaizkit. Hor hiru aizkora ere puskatu ditut, eta hor nahastuta ibili naiz, baina berriro ere tamaina hartu diot, eta gustura amaitu dut», esan zuen aizkolari nafarrak. Bestetik, Joxemari Olasagastik edozeini apustua jokatzeko prest zegoela esan zuen. Herenegun bota zuen, eta atzo berretsi egin zuen igeldoarrak. Erdi aukeran jokatu nahi du.
2. enborra
1. enborra
54
54
Aizkolariak
Postua
3.02
3.15
3.25
3.36
3.49
3.41
Nazabal
olasagasti
azurmendi
Atutxa
otaño
otaEGI
1.
2.
3.
4.
5.
6.
1.19
1.25
1.24
1.34
1.46
1.40
7. enborra
6. enborra
5. enborra
4. enborra
3. enborra
72
72
72
60
60
22.58
26.32
26.03
27.24
28.00
29.34
17.54
21.42
20.30
21.34
21.44
23.29
12.59
15.31
14.52
15.21
15.47
16.22
8.17
10.10
9.32
9.27
10.10
9.50
5.50
6.20
6.35
6.31
7.22
6.55
11. enborra
10. enborra
9. enborra
8. enborra
54
60
60
72
34.05
38.20
37.24
38.55
41.26
43.05
28.10
33.10
31.09
32.57
35.00
36.07
36.31
39.22
39.50
42.00
43.52
46.15
31.09
36.20
34.17
35.37
37.30
39.36
12. enborra
54
39.13
40.47
42.10
44.24
46.56
49.10