GARA > Idatzia > Euskal Herria

Goierri Garaiak presoen eskubideen aldeko eguna ospatu zuen

GARA |

Goierri Garaiko Herrira taldeak Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako euskal presoen eskubideen aldeko festa ospatu zuen Urretxun iragan larunbatean.

Ospakizunetan gastronomiak ezin duenez hutsik egin, goizean marmitako lehiaketa antolatu zuten, eta, jarraian, futbito txapelketa jokatu zuten. Ostean, sabelak betetzeko bazkari herrikoia izan zuten bildutako guztiek. Eguna borobiltzeko, arratsaldean mus txapelketa eta herri kirolak egin ziren. Goierri Garaiko jardunaldia ekitaldi politikoarekin itxi zuen Herrirak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo