GARA > Idatzia > Euskal Herria

Trafiko istripuak gutxitzeko hezkuntzan eragitea eskatu dute

p014_f02.jpg

GARA |

EAEko Stop Istripuak plataformak trafiko istripuetan hildako biktimen nazioarteko eguna ekarri zuen gogora atzo Bilboko Areatzan egindako ekitaldi batekin. Rosa Trinidad plataformaren bozeramaileak «ardura gehiago» eskatu zuen bertan, batez ere gidarien aldetik, bere aburuz kontutan izan behar baitute «autoa hiltzen duen arma izan daitekeela eta bost zentzuekin gidatu beharra dagoela».

Halaber, oinezkoen, txirrindularien eta gidarien hezkuntzan sakontzearen garrantzia nabarmendu eta lanean jarraitu behar dela esan zuen Rosa Trinidadek. Trafiko istripuetan hildako biktimen nazioarteko eguna 2005en sortu zen, besteak beste, biktimei eta euren senideei aitortza eskaintzeko asmoz.

Gazte bat larri zaurituta

Bestalde, Iruñeko 24 urteko gazte bat larri zauritu zen atzo goizean gidatzen zuen autoak N-121 errepidean kamioi baten kontra jo ostean, Guardia Zibilak baieztatu zuenez. Istripua 11.00ak inguruan gertatu zen, N-121 errepideko 25. kilometroan, kurba batean. Zauritutako neska bakarrik zihoan autoan, Iruñerako noranzkoan; kamioia, berriz Estatu frantseserako noranzkoan zihoan.

Bestetik, hiru adin txikiko zauritu ziren atzo AP-68 errepidean, Erriberagoitian, zihoazen furgoneta irauli eta gero. Furgonetan beste bi adin txikiko eta bi nagusi ere bazihoazen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo