GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Europar Batasuna pitzatzen duen aurrekontua

Politika «domestikoaren» inperatiboen eta Europako interes orokorren arteko tentsioak sortze berekoak, eguneroko ogia, izan dira Europar Batasunean. Salbuespenik gabeko legea da hori, nola iparralde aberatsean hala hegoalde pobreagoan, herrialde europazaleetan ala euroeszeptikoetan. Errealitate hau ikusgarri egin da berriz ere, beste behin ere, datozen zazpi urteotarako EBren aurrekontuen negoziazio liskartsuetan. Marra gorriak, beto mehatxuak, azken kontzesioak egin aurreko ultimatumak... ohiko bilakatu dira negoziazioetan. Britainiarrak buru, murrizketen proposamena dago mahai gainean, austeritate politiken jarraipen logiko legez. Are, aurrekontuak hazkundeari eta berrikuntzari begira jarri behar direla eta, hortaz, nekazaritza eta kohesio funtsetarako diru gutxiago behar dela diote. Nekazaritzan murriztuta, Estatu frantsesaren betoa iragarri da; kohesio funtsetan bada, ekialdeko estatu eta hegoaldekoena; eta murrizketarik ez bada, Britainia Handiak, Suediak eta Herbehereek egingo dute. Ez dirudi negoziazio garratz amaigabeak konpromiso batera erraz iritsiko direnik. Aurrekontuen luzapena medio, hilabetez hilabete gastuei aurre eginez, hurrengo gailurrera arte luza daiteke blokeoa.

Gauminerarteko negoziazien eta interes propioen batailen espektakulua eskaini ordez, hobe lukete mandatariek Europaren geroari begira egiazko ikuspegi bat dutela demostratzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo