GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskararen aldeko martxa atxikimenduak batzen ari da

GARA | DONOSTIA

Datorren abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian «Euskaraz Bizi Nahi Dugu» lemapean antolatu duen manifestazioa atxikimenduak batzen ari da egunak iragan ahala.

Besteak beste, Euskal Konfederazioak bertaratzeko deia egin du, Euskal Herriko eremu batzuetan euskara «osasuntsuago» egon arren, pausoak emateke daudela ohartarazita.

ELA sindikatuak eta EHEk ere bat egin dute. Hain zuzen, azken honek gaur eta bihar ekintzak antolatu ditu Euskararen Legeak hogeita hamar urte beteko baititu bihar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo