GARA > Idatzia > Kultura

«Barrura begiratzeko leihoak» filma areto komertzialetara heldu da dagoeneko

p045_f01_47x93.jpg

GARA | BILBO

«Barrura Begiratzeko Leihoak «, bost euskal presoren istorioetara gerturatzen gaituen filma, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko areto komertzietara iritsi da dagoeneko.

Izan ere, Iruñean, atzotik dago ikusgai, Golem zinemetan. Gasteizen eta Donostian, berriz, gaurtik hasita, astebete egongo da karteldegian, hots, azaroaren 23tik 29ra. Donostian Trueba zinema-aretoan ikusi ahal izango da, eta Gasteizen, Florida zinema-aretoan.

Filmak pairatu duen jazarpenak hainbat oztopo ekarri baditu ere, urriaren 22an ofizialki Bilbon estreinatu zenetik 6.500 lagunek ikusi dute filma 30 herritan .

Egunotan, Azpeitian, Legazpin eta Zaldibian izango da ikusgai, eta ondoko asteetan, Durango, Oñati, Legutio, Markina, Oiartzun, Garazi, Urretxu, Laudio, Bermeo, Hernani zein Hazparnen ikusi ahal izango da, besteak beste.

Euskal Herriko bira urte bukaerarekin emango dute amaitutzat. Bestalde, filmaren arduradunek proiektuaren balorazio orokor bat egiteko aprobetxatuko dute geldialdia, «prozesu osoan zehar gertatukoaren irakurketa bat eginez eta behin betiko ikusle kopurua emanez».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo