Kabilaren elkarrizketa proposamenaz ez dela fio adierazi du M23 taldeak
Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente Joseph Kabilak egindako elkarrizketa proposamenaz ez dela fidatzen adierazi du M23 talde armatuak. Goma hiritik ez direla aterako eta erasoak eraso «aurrera egingo» dutela nabarmendu zuen Jean-Marie Runigak.
GARA | GOMA
Martxoaren 23 Mugimenduak (M23) Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente Joseph Kabilaren hitzaz ez dela fidatzen adierazi zuen atzo. «Ez gara Kabilaren elkarrizketa proposamenaz fidatzen. Hiru hilabete eman ditugu Kampalan -Ugandako hiriburuan- elkarrizketaren zain», esan zuen M23 taldearen presidente Jean-Marie Runiga apezpikuak.
Alde horretatik, gerrillariak Gomatik ez direla aterako nabarmendu zuen. Hain zuzen, asteartetik dute euren kontrolpean iparraldeko Kibu eskualdeko hiriburua. Atzo, egoera lasaia zen hirian; dendak zabaldu zituzten atzera eta jendea zebilen kalean. Thomas MACO institutuko irakasleak azaldu zuenez, ia ez ziren M23 gerrillariak ikusten eta segurtasun osoa antzematen zen hirian.
Goman zaurituta zeuden Armadako 80 soldadu hiriko ospitale militarrean «zoriaren esku abandonatu» zituztela ohartarazi zuen, bestalde, Nazio Batuen Erakundearen Okapi irrati emanaldiak. «Hilik dauden hamarka soldaduen gorpuak kaleetan botata daude, bereziki, Katindo auzoan», jakinarazi zuen.
Gomatik 30 bat kilometrora, Sake herria ere mendean hartu zuten asteazkenean. Atzo, M23 eta segurtasun indarren arteko liskarretatik ihesi, milaka lagunek utzi zuten herria oinez, buru gainean maleta eta koltxoiak zeramatzatela. Lekukoen esanetan, mortero hotsak eta bi leherketa entzun ziren eta zenbait lekutan kea ikus zitekeen. Gerrillariz betetako kamioiak iritsi ziren Sakera.
Gauzak horrela, asteazkenean, Kabila Ruandako presidente Paul Kagamere eta Ugandako presidente Yoweri Musevenirekin bildu zen Kampalan. Gomatik ateratzeko eta beraien erasoaldia bertan behera uzteko deia egin zioten M23 taldeari.
Runigak, ordea, argi utzi zuen «negoziazio prozesurik ezean», ez direla Gomatik aterako. «Beharrezkoa dugu gizartearekin, diasporarekin, oposizioarekin eta Gobernuarekin negoziazio mahai bat eratzea kongoar guztien arazoez eztabidatu ahal izateko», eman zuen aditzera.
«M23 taldearen aldarrikapenak, Kongok pairatzen duen demokrazia gabezia, gobernatzeko arazoak eta giza eskubideen egoera aztertu behar ditugu», adierazi zuen Runigak.
Ugandako presidente Musevenik hala eskatuta, Runiga, Gomako hotel batean agerraldia egin ostean, Kampalara joan zen atzo berarekin elkarrizketatzera.
Laku Handien Gaineko Nazioarteko Goi Bilera deitu dute biharko, eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren egoera aztertuko dute bertan, besteren artean, Kabilak eta Kagamek.
Bestetik, NBEk Monusco misioak ez duela M23 taldearekin zerikusirik argitu zuen adierazpen batean eta Kongoko Armadari laguntzen jarraituko duela esan zuen. Gomako aireportua NBEren indarren esku dago. Felix Bass koronelak esan zuenez, azpiegitura horren kontrola eskuratzen saiatu dira gerrillariak.
El M23 fue creado a principios de mayo por soldados congoleños que habían luchado a favor de la población tutsi de Rwanda, colaborando con el Congreso Nacional para la Defensa del Pueblo (CNDP) de Laurent Nkunda. El 23 de marzo de 2009 se unieron al Ejército tras un acuerdo de paz, pero en abril de 2012 se amotinaron alegando que Kinshasa no había cumplido sus compromisos. Según una fuente occidental, el M23 cuenta con unos 1.200 hombres que están bajo el mando del coronel Sultani Makenga, cuyos activos están congelados por Estados Unidos y la ONU. Sin embargo, tanto Kinshasa como varias organizaciones no gubernamentales sostienen que el verdadero líder es el general Bosco Ntaganda, en busca y captura desde 2006 por el Tribunal Penal Internacional acusado de crímenes de guerra y contra la humanidad.
Los miembros de este movimiento, que en su mayoría pertenecen a la comunidad tutsi congoleña, reclaman que se mantenga a todos los oficiales con su grado y rehúsan ser afectados en otras unidades y regiones que les quiere imponer Kinshasa, lo que los alejaría de su zona de influencia en el este de país, que posee una gran riqueza mineral y una densa población. GARA
Kongoko Errepublika Demokratikoko oposizioko talde nagusiak, UDPSk, Joseph Kabila presidenteari boterea uzteko eskatu zion. Talde politikoaren buru Etienne Tshisekediren esanetan, bera da 2011ko hauteskundeen irabazle zilegia, ez Kabila.