AFPA Helduen Lanbide Hezkuntzako langileak greban Baionan ere
GARA | BAIONA
Estatuko gainerako agentziak bezala, Baionako AFPAko (Helduen Lanbide Hezkuntza) langileek lanuzteak egin zituzten atzo, Gobernuak «behar diren bitartekoak» berma ditzala exijitzeko. 2009an langabeen formakuntza esparru pribatura ireki izanak zerbitzu publikoan krisia eragin duela diote AFPAko langileek. Esate baterako, Akitaniako Kontseiluak gero eta diru-laguntza gehiago ematen dizkie entitate pribatuei.
Baionako zentroan urtero 900 pertsonak jasotzen dute eraikuntza eta zerbitzuetako ofizioetarako prestakuntza.
Atzo ere, CAFeko (familientzako laguntzak kudeatzen dituen kutxa) enplegatuek lanuztea egin zuten, lan-zama aregotzen den bitartean, lanpostuak gutxitzen ari direlako eta beren egitekoa behar den baldintzetan egin ezin dutelako.