GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zelarainen egoera salatu du Villabonako Udalak

p015_f03.jpg

GARA | VILLABONA

Pello Zelarain preso billabonatarraren egoera salatu zuen atzo Gipuzkoako herriko udal taldeak eta auzokidea berehala aske uzteko eskatu zuen.

Galder Azkue Villabonako alkateak, presoak uztailetik aske egon beharko lukeela ohartarazi zuen: «Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du aske egon beharko lukeela, baina Espetxe Zuzendaritza etengabe ari da presoaren askatasuna oztopatzen». Hau dela-eta, Udalak bere haserrea agertu nahi izan du.

Azkueren aburuz, Zelarain «espetxean mantentzen dute euren mendeku goseak ez duelako amaierarik. Zelarain ez askatzeak bestelako helburu batzuk ditu».

«Gure herriak hartu duen norabide politikoa oztopatzea da uneotan Espainiako Estatuaren helburu nagusia, eta hori zapuzteko, Pello espetxean mantentzen dute», ondorioztatu zuen Villabonako alkateak.