Lau eta erdiko finala
Ogetari neurria hartzen
Finala jokatuko den frontoian lehen entrenamendua egin zuen atzo Bengoetxea VI.ak Victor Estebanekin.
Jon ORMAZABAL
Orain hamar urte, Oinatz Bengoetxeak profesionaletan debuta egin eta gutxira, Asegarcek Gasteizko Ogeta pilotalekua aukeratu zuen bere enpresako pilotari guztiak batera bertan entrena zitezen. Esperientziak apenas iraun zituen urte pare bat, baina garai hartan ia begiak itxita egin zezakeen pilotariak Leitzatik Gasteizerako bidea. Bertako pilotaleku gogorra ere ezaguna zen oso lehen urratsak egiten ari zen pilotariarentzat, baina azken urteetan zirkuitu profesionaletik nahikoa kanpo egon da Arabako hiriburua eta aski pilotaleku arrotza da egun Bengoetxea VI.arentzat, bere bizitzako hirugarren finala jokatuko duen frontoia.
Pentsa, hamar urtetan, birritan baino ez du jokatu aurrelariak txapelketa ofizialeko partidarik bertan eta horietako bakarra izan da buruz burukoa. Debutatu eta sei hilabetera izan zen, 2003. urteko apirilean, bigarren mailako Buruz Buruko txapelketaren barruan, final laurdenetan Del Rey errioxarrari 22-18 irabazi zionean. Bertan jokatutako azken partida ere oroitzapen gozokoa da nafarrarentzat, Ruben Beloki lagun zuela, bertan lortu baitzuen 2005. urteko Binakako Txapelketarako finalerako sailkatzea, Titin III.a-Barriola bikoari 20-22 irabazita.
Entrenamendu gogorra
Horiek denak, ordea, aspaldiko kontuak dira eta datorren igandean jokatuko den finalari begira, atzo egin zuen Leitzakoak bere lehen entrenamendua Gasteizeko pilotalekuan. Orain astebete, partida bertan jokatu ahal zela iritzita, Bilboko Miribillan egin zuen lehen saio bat, baina finala ahalik eta hobekien prestatze aldera, atzo Arabako hiriburuan izan zen, Ruben Beloki eta Salva Bergara -enpresako teknikariak- eta botilero duen Asier Garciaren aginduetara, Victor Esteban pilotari afizionatuarekin entrenamendu gogor bat eginaz.
Gauza bat dela edo bestea dela, azkenean hiru aste pasako dira Pablo Berasaluzeren aurka txartela eskuratu zuenetik finala jokatuko duen egunera arte, baina Oinatz Bengoetxeak ez zuen inolako kexurik azaldu atzerapenarengatik. «Nahiago nuen aste honetan jokatu, hiru aste luzetxo egiten da, baina Aimarrek daki bera nola dagoen eta atzerapena eskatu badu, zerbaitegatik izango da, datorren asterako ahalik eta hobekien izaten saiatuko naiz», azaldu zuen Leitzakoak.
Gainera, finalaren inguruko guztiak, baita aurretiko prestaketak ere, ahalik eta gehien gozatzeko hautua egin du eta atzerapen honi alde positiboa ere topatu nahi dio Asegarceko pilotariak. «Horrela tokatu da, lehenengo Juanek atzeratu zuen eta orain berriz Aimarrek, eta nire partetik ez dago arazorik. era horretan gainera, frontoira egiteko ere denbora gehiago izango dut. Aurreko astean banekien finala hemen izateko aukerak ere bazeudela, baina batera joan beharra neukan eta Bilbora joatea erabaki nuen. Alde batetik, pozik egon naiteke, hemen hiru entrenamendu egin ahal izango ditudalako, aspaldian hemen gutxitan aritzen gara eta ohitzeko aukera gehiago ditut horrela».
Gainera, Bilbon esandakoa berretsiz, Aimar Olaizolaren aurka jokatzeko, Miribilla baino gehiago gustatzen zaio Ogeta. «Gehienbat Bilboko frontoia oso oso ona delako Aimarrentzat. Hau ere berarentzat oso frontoi ona da; hemen ez du inolako arazorik izango, pilotak karga hartzen duen pilotalekua baita, oso exijentea. Aimarrentzat hau ere frontoi ona da, baina uste dut Bilbokoa hobea dela. Han pixka bat zailagoa izango nuen», azaldu zuen, Olaizola II.a garaitzeko leku onik ez dagoela ondo dakien arren.
Aurrekariek arrazoia ematen diote Oinatz Bengoetxeari, Lau eta Erdian Gasteizen jokatutako azken hiru partidak galdu baititu Goizuetakoak; denak ere finalerdietako ligaxketan. 2006 eta 2008. urteetan Martinez de Irujoren aurka -16-22 eta 17-22- eta 2007koan Titinen aurka, orduko hartan 19-22ko emaitzaz.
Las empresas de pelota pusieron ayer a la venta las entradas para la final del Cuatro y Medio entre Aimar Olaizola y Oinatz Bengoetxea y, atendiendo a la demanda que tuvieron, se intuye que el Ogeta se llenará hasta la bandera para ver quién se lleva la txapela del acotado.
Por primera vez, los encargos para el partido se realizaron únicamente por internet y a media tarde apenas quedaban un centenar de entradas a la venta, la mayoría butacas de cancha de las más caras, de 100 euros, y alguna en el piso superior, de 50 euros.
Según explicó Rafa Etxebarria, responsable de logística de Asegarce, en Radio Euskadi, cada pelotari ha tenido a su disposición 200 entradas, en torno a 80 han sido reservadas para los compromisos de los corredores de apuestas y amén de otras peticiones anteriores de los habituales de los frontones, Asegarce puso ayer a la venta en torno a unas 500 o 600 entradas.
Las localidades para esta final son las más económicas desde la implantación del euro -la final de 2000 entre Eugi y Beloki costó 102 euros- J.O.
Aimar Olaizolari Gasteizko pilotalekuak ez dakarkio oroitzapen gozorik, ez behintzat Lau eta Erdikoan, bertan jokatutako azken hiru partidetan galtzaile izan baita. Hirurak finalerdietako ligaxketan izan ziren; 2006an eta 2008an Irujoren aurka, 16-22 eta 17-22, eta 2007koan Titinen aurka, 19-22.