GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kontseiluak NBEra jo du euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzera

p019_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeko Gutxiengoen Aferetarako aditu independenteak bosgarrenez antolatu du gutxiengoen auziei buruzko foroa, eta bertan izan zen atzo Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Aurten, Gutxiengo Nazional edo Etniko, Erlijioso eta Linguistikoetako Kide diren Pertsonen Eskubideen Deklarazioa izan dute hizpide.

Bilbaok deklarazio horren balioa zalantzazkoa dela adierazi zuen. Bere ustez, «horrelako tresnak bezain garrantzitsuak dira bertan jasotzen diren printzipioak beteko direla bermatuko duten mekanismoak».

Hitza hartu zuenean bi kritika egin zituen. Batetik, Deklarazioak Ipar Euskal Herriari dagokionez inolako baliorik ez duela eta, bestetik, gogorarazi zuen Europar Kontseiluak espainiar Estatuari beste jarrera bat izatea eskatzen diola «gutxiengo nazional» deitutako kolektiboekin eta horiei izaera aitortzea eskatzen duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo