GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Merkatuaren biktima

Azken bost urteetan hiru final eta finalerdietako ligaxka bat jokatu dituen Laskurain kanpoan geratu da.

p044_f02.jpg

Jon ORMAZABAL

Ikuskizun kirol bilakatu denetik, masa espektakuluen gaitzak eta dohainak bere egin ditu pilotak. Gaur egungo gizarteak kontsumo azkarreko gaiak behar izatera eta kontsumitzera jo du, eta jarraikortasuna, erregulartasuna, lana eta ofizioa bezalako kontzeptuek gero eta leku gutxiago dute biziaren alor guztietan. Pilota ez da gurpil zoro horretatik kanpo, eta azken urteetako binakako txapelketako pilotaririk erregularrenetako bat, Aritz Laskurain, txapelketatik at geratu da, 2007tik lehen aldiz.

Buruz Burukoan lau semifinalistek egindakoa errespetatzen bada ere, argi dago aurreko urteko kirol emaitzek pisu oso txikia, batere ez ez esateagatik, dutela Binakako Txapelketa antolatzerakoan. Bestela, nekez uler daiteke azken bost urteetan hiru final -Xalarekin 2012an, Gonzalezekin 2010ean eta Titinekin 2008an- eta finalerdietako ligaxka bat-Gonzalezekin 2011n - jokatu dituen pilotari batek aurtengoan zortzi atzelaririk onenen artean lekurik ez izatea.

Erabakiak hartzerako orduan, ordea, enpresek beste hainbat faktore izaten dituzte kontuan, hala nola berritasuna, gaztetasuna, potentzia, ikusgarritasuna... eta horien arabera, gutxienez lau pilotari ditu, gutxienez, aurretik Aritz Laskurainek bere enpresan; David Merino, 21012ko txapelduna, Aitor Zubieta, 2011ko txapelduna eta Abel Barriola eta Jose Javier Zabaleta, Binakakoan Soraluzekoak adinako emaitzarik sekula lortu ez dutenak.

Aukeraren zain

Fernando Goñi, Oier Zearra, Peio Martinez de Eulate, Iñaki Otxandorena eta antzerako pilotariei gertatu zitzaien moduan, Binakako Txapelketatik kanpo geratzea kolpe bereziki gogorra izan daiteke Aritz Laskurainentzat, hauxe baita bere urteko zitarik garrantzitsuena, Zubiriko atzelariak bere garaian esaten zuen bezala, horixe da «bere Tourra».

Buruz buruko lehietarako dohainik ez duela aspaldian ohartuta, Binakakoaren arabera antolatu ohi zuen Soraluzekoak bere urtea, eta ziur aurten ere mimoz prestatuko zuela, nahiz eta kanpoan gera zitekeela zioten hotsak aspaldikoak izan.

Hastear dagoen txapelketarako bezala, udako torneo handietarako ere ez dio mesede handirik egin Binakako txapeldunordea izateak, aspaldiko partez lehen aldiz, Aspek ez baitu udako feria nagusietariko bakar batean ere jarri.

Programazioetan ere, berak nahi baino gutxiago jokatu duela esan daiteke; izan ere, urtean 54 partida jokatu baditu aurten, horietako 20 Binakako txapelketakoak izan dira. Hau da, Titinen eta Merinoren aurka finala galdu zuenetik, 34 partida baino ez ditu jokatu atzelari gipuzkoarrak, hots, maiatzetik aurrera, hileko 4,25 partidako batez bestekoarekin.

Bere txarrean, enpresek aurten zabaldu duten bide berriarekin, gaizki ari den pilotari bat ordezkatzeko zabaldu duten bidearekin, esperantzarako leihotxo bat zabalik du, ordea, Aritz Laskurainek. Kolpez inor hausteko botererik ez duen arren, Soraluzekoak edozein egoera eta partida motatan oso maila txukuna emateko gaitasuna badu oraindik eta horiek, halako txapelketa luze batean, oso baliabide garrantzitsuak dira.

Gainera, hilabete hauek bereziki garrantzitsuak dira Aritz Laskurainentzat, maiatzean amaitzen baitzaio Asperekin duen kontratua. 2011n berritu zuen azkenekoz Soraluzekoak bere lan hitzarmena, bi urtez.

Binakakotik at geratu den beste pilotari bati, Aritz Lasari, askoz lehenago, hil honen amaieran, amaitzen zaio kontratua Eibarreko enpresarekin eta asteburu honetan ere ez dute inon programatu. Urretxukoak Buruz Burukoan eta Lau eta Erdikoan parte hartu du, baina urtean zehar Aritz Laskurainek baino hamar partida gutxiago jokatu ditu, denetara 44, azkena etxean, hilaren 13an.

Primeras tomas de contacto

Sin demasiado tiempo para reflexionar sobre la composición de las parejas ni el nuevos reglamento, que da vía libre a las empresas para sustituir a los pelotaris, el Parejas arrancó ayer para algunos de los protagonistas con las primeras elecciones de material. Por la mañana, Arretxe II-Begino y Xala-Barriola se acercaron hasta Nájera, donde mañana darán el pistoletazo de salida al torneo.

Como suele ser habitual en estos comienzos de campeonato, la ilusión y las ganas por hacerlo bien fueron la nota predominante de las declaraciones de unos y de otros. Abel Barriola, uno de los veteranos del torneo, es un claro ejemplo. «Primero estoy contento por poder jugar un año más el Campeonato de Parejas. Los años van para adelante y seguir entre los elegidos es motivo de satisfacción. Jugar el Parejas con cualquiera de los compañeros de Aspe está muy bien. Me ha tocado Xala. Es un delantero que cuando hemos jugado juntos hemos hecho buenos partidos», señaló.

Por la tarde, Irujo-Zabaleta y Gonzalez-Zubieta eligieron sus lotes de cara al partido del sábado en el Labrit. J.O.

udan ere ez

Binakako txapeldunorde izateak ere ezer gutxirako balio izan zion udan, hirietako torneo handi guztietatik kanpo utzi baitzuten. Binakakoa amaitu zenetik, 34 partida baino ez ditu jokatu ia zortzi urtetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo