Jaialdia
Aitor Esnaolari elkartasuna helarazteko ekitaldia izango da Legorretan
J.L.
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidentea zen Aitor Esnaolari eta bere familiari elkartasuna erakusteko jaialdia antolatu du Legorretako herriak biharko. 11.30 abiatuko da Zapas eta Korta plazan, gaur egun kartzelan dagoen kirolaria oso gogoan daukatela erakusteko asmoarekin.
Dantzariekin eta txistulariekin hasiko dute emanaldia, eta ondoren arkume eta gazta pintxoak banatuko dituzte ardoarekin eta sagardoarekin batera. 12.00etan herri kirol ekinaldia abiatuko da. Bertan, Igor, Aitorren anaia, Arrospide, Azurmendi, Gabirondo, Goenatxo II.a, Goenatxo III.a, Gorostidi, Etxaburua eta Aranburu arituko dira, eta horiekin, herriko gazteak. Sarriegi eta Lopez bertsotan arituko dira.