GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lopezek Lakuako Gobernua estutu du aurrekontuak «behingoz» aurkez ditzan

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak Iñigo Urkulluk zuzentzen duen gobernua estutu zuen, aurrekontuak lehenbailehen aurkeztu ditzan eskatuz. Lopezen aburuz, «EAJk ahalik eta lasterren hasi behar du gobernatzen, larritasun egoeran gaudelako».

p013_f02.jpg

 

GARA | BILBO

Kritika latzak jasotzen ari da Lakuako Gobernu eratu berria aurtengo aurkeztu behar dituen aurrekontuen auzian. Aste honetan zehar, oposizioko talde guztiek Urkulluk zuzentzen duen gobernuari lanean has daitezen eskatu diote behin eta berriz. Atzo Patxi Lopezek hartu zuen horretarako txanda.

PSEko idazkari nagusiak Lakuako Gobernuari «denbora galtzeari utzi» eta behingoz lanean hasteko eskatu zion, «egoera ekonomiko larriak etenik ez duelako». Lopezek adierazi zuenez, «hauteskunde kanpaina osoa larrialdi-egoera nazionalaz hitz egiten eman dute, denbora galtzerik ez zegoela azpimarratuz, egoerak denbora galtzerik ez zuela. Eta orain, gobernura heldu eta presa guztiak galdu dituzte (…). Bada garaia behingoz lanean jartzeko».

PSEko kidearen iritziz, Lakuak hartu behar dituen erabaki ekonomikoak «ezin dira Madrilek ezarritakoak bezalakoak izan», bere ustez, «argi geratu delako neoliberalismoaren errezetak, garapenik gabeko austeritatea kasu, ez duela inolako onurarik sortzen».

Bide horretan, «enpleguaren eta ekonomia produktiboaren inguruko akordio handia» proposatu zion Urkulluri: «Gu prest gaude ekonomia martxan jarriko duten neurriak onartzeko gure babesa emateko, baina argi utzi nahi dugu ardura nagusia, akordioak bilatu behar dituena, Gobernua dela». Babes hori, halere, ez dela musu-truk izango nabarmendu zuen: «Urkulluren taldeak proposamenak aurkeztu behar ditu, ateak jo, akordioak bilatu, eta orain arte, ez dute hatzik ere mugitu horretarako».

Ez dira manifestazioan izango

Gaurko egunari helduz, presoen eskubideen alde  egingo den manifestaldiari buruz mintzatu zen. Bere alderdiko kide guztiek azpimarratu bezala, ez direla Bilbon izango berretsi zuen, euskal preso politikoek eta horien senideek pairatzen duten egoeraren erruduntzat ezker abertzalea jota.

«Azken egunetan, Batasuna erakunde ohiaren munduaren ingurutik deialdi asko entzun ditugu. Besteentzako deialdiak. Guk ere deialdia egin nahi diogu mundu horri. Utz diezaietela behingoz euren presoei askatasunez erabakitzen (…), Batasuna eta urteetan zehar burututako presioa baita presoen benetako arazoa», nabarmendu zuen PSEko idazkari nagusiak, bere alderdiak dispertsioan izandako erantzukizunaren gainean deus aipatu gabe.

 

La oposición vizcaina se une contra Bilbao

Además de los presupuestos para la CAV, el PNV también deberá sacar adelante los presupuestos de Bizkaia para este año, tarea nada fácil a tenor de lo declarado por los tres partidos de la oposición.
Desde EH Bildu consideraron «un despropósito» que Bizkaia continúe sin presupuestos, y recordaron que «seguimos sin novedad alguna en relación con la fecha para debatirlos». Por ello, la coalición soberanista puso en duda «la capacidad de gestión de este partido y su eficacia a la hora de posibilitar acuerdos».
El PSE también se mostró muy crítico con la diputación dirigida por José Luis Bilbao, denunciando «el bloqueo y la parálisis política» del ejecutivo en el ámbito presupuestario. Para el PSE, Bilbao «sigue optando por la inacción como máxima de su labor política, como si los problemas se solucionaran solos con el paso del tiempo».
El Partido Popular tampoco ahorro críticas contra el Diputado General. Su portavoz en las Juntas, Esther Martínez, le acusó de «boicotear sus propios presupuestos para eludir el debate». La portavoz conservadora añadió que ese «bloqueo» pretende «ocultar que no tiene mayoría ni capacidad de acuerdo con ninguna fuerza política».GARA˿

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo