Abian da haur eta gazteen 5. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa
GARA | DONOSTIA
Haur eta gazteak literaturara hurreratu arazi eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz sortu zuen Elkar argitaletxeak 5 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako Ilustrazio eta Literatura lehiaketa eta, aurtengoan, 5. edizioa ospatuko dute.
Aurten ere haur eta gazte literaturan erreferente diren bi profesionalen partaidetza izango du lehiaketak: Antton Kazabon eta Patxi Gallego. Hala, 5 eta 10 urte bitarteko haurrek Kazabonen «Parke bakartia» ipuinean oinarritutako ilustrazioa egin beharko dute eta 11 eta 16 urte bitartekoek, aldiz, Gallegoren ilustrazioetan oinarritutako istorioa idatzi beharko dute.
Apirilak 19ra arte
Orain bost urte lehiaketa sortu zenetik, etengabe haziz j0an da parte hartzaile kopurua eta, hala, Elkar argitaletxetik jaikinarazi dutenaren arabera, iazn Euskal Herri osoko 4.764 lan jaso zituzten. Lehiaketan parte hartzeko epea jada zabalik dago eta lanak bidaltzeko epea apirilaren 19an amaituko da.