GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA | IKERKETA

Europako zientzia-udalekuen sarea sortu du Elhuyar Fundazioak


Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituzten beste erakunde batzuekin batera, Elhuyar Fundazioak sarea sortu du, ekimen horiek konektatu eta jorratzen dituzten ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartitzeko, bai antolaketa zein eduki mailan.

Jakinarazi dutenez, urtarrilean elkartu ziren lehenengoz erakunde ezberdinen ordezkariak, Alemanian, eta datozen hiru urteetan Europako Batzordeak finantzatuko duen proiektuaren ekintza-plana diseinatu eta adostuko dute. Sarearen lanaren ondorioz lortuko diren emaitzak Elhuyarrek antolatzen dituen udalekuetan aplikatuko dira. Fundazioak 4 urte daramatza 12 eta 16 urte bitarteko gazteei egonaldi hauek eskaintzen.