GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal instituzioa, bake prozesua eta euskara, 2013rako ABren erronkak

p014_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Amaitu berri den urtearen balantzea egiterakoan, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta herritarren artean euskararen, euskal instituzio propioaren eta bake prozesuaren alde «erdietsitako adostasuna» nabarmendu zuen Abertzaleen Batasunak, atzo, Baionan.

Berebiziko garrantzia duten hiru gai horietan PS agintera helduz geroztik ez dela «egiazko aitzinamendurik» izan salatu zuen ABk. Hala, 2013n ere indar abertzaleak lehentasunez landuko dituen gaiak izanen dira.

Hollandek presidentetza eskuratuz geroztik, «keinu baikor batzuk» ikusi badituzte ere (denentzako ezkontzaren lege proiektuan edota etxebizitzaren arlokoan), oro har, daraman politikak ez duela Sarkozyrenarekin alde handirik deritzote.

Etorkin eta atzerritarren bozkatzeko eskubidearen aitortza baztertu izana edota daraman «politika ekonomiko eta sozial liberala» dira, besteak beste, horren adibide, ABren esanetan.

EHBai, abertzaleen gune

Mugimendu abertzalearen indartzea eta egokitzapena izanen du beste erronka nagusi ABk. Euskal Herri mailan bost alderdiek Ficoban sinatutako akordio estrategi- korako engaiamendua Ipar Euskal Herrian nola gauzatu aztertuko du beste bi alderdirekin (EA eta ezker aabertzalea).

Horrez gain, bere batzarraren aginduaren haritik, EHBai ezkerreko abertzaleen gune komuna bilakatzeko lanari ekingo dio. Bake prozesuaren eta berezko instituzio aren gaineko eskakizunak elkarrekin lantzeko plangintza ere adostuko dute bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo