Iazko abenduaren 1ean hartu zuen min Labriten
Iza: «Burumakur egonda ez naiz lehenago osatuko»
Atzelaria jo eta ke dabil ezker besoko giharrak indartu nahian eta baikor egiten dio aurre eguneroko lanari.
J. ORMAZABAL-A. AIESTARAN
Ia hiru hilabetez pilota ukitu ezinik egon eta gero, Iñaki Iza aurreko astean hasi zen frontoiko lehen entrenamenduak egiten. Zornotzako atzelariak iazko abenduaren 1ean hartu zuen min ezker besoko bizepsean, eta azkenean uste baino askoz gehiago luzatu da lesioa.
«Abenduan 1ean izan zen, Labriten jokatutako partidu batean. Hasiera-hasieran izan zen, oraindik 1-0 gindoazela, zerbait larria egin nuela igarri nuen. Eta halaxe izan da. Nerbioa galdu dut besoan, muskulua atrofiatu egin zait, eta egunero nabil beharrean, bai gimnasioan eta bai fisioarekin Gasteizen, ahalik eta arinen errekuperatzeko helburuarekin», azaldu dio GARAri.
Asegarceko pilotaria astean hiruzpalau aldiz joaten da Gasteizko BAKH kirolgunera Itsaso Sanchez fisioterapeutarekin lan egitera. Gainera, arratsaldetan gimnasioan jo eta ke jarduten da ezker besoko giharrak lantzen. Berrikuntza nagusia aurreko asteazkenean iritsi zen, min hartu zuenetik lehen aldiz pilotalekuan entrenamendu txiki bat egin ahal izan baitzuen.
«Frontoian entrenatzen hasi naiz bai, baina pilota bitik bira jotzen, eta hala ere mina sentitzen dut. Baina frontoiarekin kontaktua edukita gauzak beste era batera ikusten dituzu. Nahiz eta jakin oraindik luzerako doala kontua, ezberdina da», aipatu du Izak aurrera begira jarri eta baikortasuna erakutsiz.
Nahiago du eperik ez zehaztu
Edonola ere, bizkaitarrak ez du inolako eperik jarri nahi berriz ere zuriz janzteko, zoritxarrez lesio kontuetan esperientzia zabala duelako. «Hasieran hainbeste epe eman zizkidaten... eta ikusten dena da luzerako doala. Hori argi edukita, pazientziaz hartu eta gogoarekin» jarraitu nahi du lanean.
Gainera, argitu duenez, bere itzulera ez dago arriskuan, nahiz eta denbora beharko duen osatzeko. «Esan didate errekuperatuko naizela. Azkenean horrelako lesio luzeetan buruari buelta asko ematen diozu, denetik pentsatzen duzu, baina onena, lesiorako eta errekuperaziorako, positibo pentsatzea da. Errekuperazioa motibazioarekin eta gogoarekin hartzea. Eta horretan nabil», gaineratu du 26 urteko pilotariak.
Kontuan izan behar da Iñaki Izak hainbat arazo fisiko izan dituela azken urtean. Iaz ia lau hilabetez egon behar izan zuen geldirik bizkarreko hernia baten erruz. Osatzen ari zela, gainera, bakteria batek sortzen duen Q sukarra ere pasa behar izan zuen, bere itzulera atzeratuz.
Gogorra da, baina Izak egoera umorez hartzen ikasi du: «Fisioari esaten diot ez dakidala errekuperatu nahi dudan, bitartean behintzat, gero zer etorriko den ez dakidalako. Aurreko urtea oso txarra izan zen. Lau hilabete egon nintzen hernia batekin, gero sukar batzuen erruz ere ingresatuta egon behar izan nuen... Lortu nuen errekuperatzea, joko puntu ona ere hartu nuen, eta gero hau etorri zait. Baina burumakur egoteagatik ez naiz lehenago errekuperatuko. Onena da positiboan hartzea lesioa eta lanari gogor ekitea».
Eta alde onarekin geratu nahi du: «Egia da horrelako lesioetatik asko ikasten dela. Batez ere ikasten da, gero kantxara itzultzen zarenean gehiago disfrutatzen eta gehiago baloratzen».
Pelotadenda Saria. Andueza y Mendizabal dieron un paso de gigante para estar en la final del Pelotadenda Saria tras sumar su segundo triunfo de la liguilla de semifinales por 30-18 ante Irazustabarrena y Ruiz de Larramendi. En el otro partido, Etxeleku y Arozena ganaron 30-11 a Muneta-Serre y se jugarán sus opciones en la última jornada.
Federación de Araba. La Federación Alavesa agradeció la ayuda de todas las personas que hicieron posible la celebración del festival del Ogeta el sábado, e informa de que quienes decidieron no acudir pueden recuperar su dinero pasando por sus oficinas esta semana.
Aurreko asteazkenean egin zuen lehen saiotxoa frontoian. «Pilota bitik bira jotzen, eta hala ere mina sentitzen dut. Baina frontoiarekin kontaktua edukita gauzak beste era batera ikusten dituzu», dio.
Iaz lau hilabete egon zen geldirik bizkarreko hernia baten erruz, eta bakteria batek sortzen duen Q sukarra ere pasa zuen: «Fisioari esaten diot ez dakidala benetan errekuperatu nahi dudan, bitartean behintzat, gero zer etorriko den ez dakidalako».
El Parejas de Segunda se está viendo este año más azotado por las lesiones que el de Primera. Para el próximo fin de semana, Aspe ya ha anunciado que en lugar de la pareja líder formada por Gorka y Cecilio jugarán Aritz Lasa y Peñagarikano. Los dos suplentes se enfrentarán a Rico IV y Untoria en el primer partido del festival del domingo en el Adarraga de Logroño. El delantero de Urretxu repite como sustituto de Gorka -perdió 22-14 en el Labrit ante Tainta y Ladis Galarza-, mientras que el zaguero de Beizama guardó las espaldas de Apezetxea en la pasada jornada -ganando 22-14 a Elezkano II y Larunbe-. El hecho de que la clasificación se haya roto bastante pronto ha podido influir en que los mejor colocados se hayan tomado con más calma el tramo final de la primera fase.
En Primera, se espera que Martínez de Irujo vuelva a la competición una vez superada la amigdalitis que le obligó a suspender en Gasteiz, mientras que la duda está en la presencia de Jon Ander Albisu. El zaguero de Ataun reconoció tras su floja actuación del domingo que tiene las dos manos bastante tocadas. A.A.