GARA > Idatzia > Kultura

Nestor Basterretxea, bizitza oso batekin aurrez aurre

Nestor Basterretxearen 60 urteko emari artistikoari orain arte eskainitako atzera begirako bildumarik osoena inauguratu zuen atzo Bilboko Arte Ederren museoak. Maiatzaren 19ra bitartean, XX. mendeko ezinbesteko artista honen margolanak, eskulturak, kartelak, arkitektura lanak, pelikulak... ikusteko aukera izango da.

p038_f02_148x268.jpg

Ane ARRUTI | BILBO

Publizitateko marrazkilari gisa hasi zen lanean Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) Mexikon. «Erbesteratzeak ez, exodoak eraman gintuen hara», gogoratu zuen atzo. Lan hartatik bota zutenean hasi zen margolari moduan, eskulturari ere heldu zion, eta tartean zinema, diseinu industriala, grafikoa, altzarien diseinua, arkitektura, argazkilaritza, kartelgintza eta idazketa ere landu ditu. Guztia erakusketa batean biltzea ezinezkoa bada ere, artista bermeotarrari sekula egin zaion atzera begirako osoena da Bilboko Arte Ederren museoak eskaintzen duena. Peio Agirre izan da komisarioa. «Konfiantza osoa izan dut harengan. Berak aukeratu ditu interesatzen zitzaizkion obrak eta nik bezperara arte ez nuen erakusketa ikusi. Nire obraren osotasunaren ulermen sentsazioa izan nuen», azaldu zuen atzo Basterretxeak.

«Forma eta unibertsoa» deitu diote 240 lan inguru biltzen dituen erakusketa honi, Agirreren esanetan, artistaren izaerari oso ondo egokitzen zaiolako, «unibertsoak bere obra guztiaren irudimena, fantasia eta izaera utopikoa islatu nahi ditu», azaldu zuen, eta maiatzaren 19ra bitartean izango da Bilbon.

Tartean badira aurrez sekula erakutsi gabeko obrak ere. Komisarioak azaldu zuenez, «aktualizazio bat, berrikuste bat bilatzen du erakusketak, gaur egundik iraganera egindakoa». Izan ere, Basterretxeak obra publiko mordoa dauka, batez ere 70 eta 80ko hamarkadetan eginikoa, Arantzazuko basilikan egindako margolanak esaterako, eta «hori guztia areto batean sartzea ezinezkoa da. Erakusketak bere metodoan barneratzea bilatzen du gehiago, laborategiko eremu horretan», erantsi zuen.

Basterretxeak 2008an museoari dohaintzan eman zizkion «Euskal serie kosmogonikoa» saileko 18 eskulturek zabaltzen dute erakusketa. 1972 eta 1975 artean sortutakoak dira eta pertsonaia mitologietan, naturako indarretan eta euskal kulturako objektu tradizionaletan daude oinarrituta.

Bizitza oso bateko fruitua

Atzera begirakoaren aurkezpenean, atzera begiratzeko aprobetxatu zuen Basterretxeak ere. Luze hitz egin zuen bere nondik norakoez, artista ezberdinekin izandako hartu-emanez... Gogoratu zuen nola hamaika urterekin etxetik alde egin, eta topatu zituztenean jaso zuen astindu ederra -«nire lagunari ez zioten jo, errepublikarrak omen ziren bere etxean»-, eta berehala 36ko Gerra lehertzearekin batera, Donibane Lohizunera alde egin zuen familia osoak. «Ezagutu ez arren, estuki besarkatzen ginen guztiok. Bizitzari zabaltzeko modu guztiz dramatikoa izan zen horixe niretzat».

Hamalau urterekin Parisera joan ziren eta liluratuta gelditu zen bertan topatu zuen kultura nahastearekin, afrikarrarekin batez ere. Alemaniar tropen aurreratzeek Atlantikoa gurutzatzera behartu zuten, eta han hasi zen hemeretzi urterekin publizitatean lanean. «Berandu iristen nintzelako bota ninduten eta etxetik egiten nuen lan. Denbora gehiago neukanez, eta gehiago irabazten nuenez, orduan hasi nintzen margotzen».

50eko hamarkadan eskultura lantzeari ekin zion, Jorge Oteizarekin batera. «Askotan esaten dute, baina ez nintzen eskulturan Oteizagatik hasi. Ez dago ezer Oteizaren ikerketa bideekin konpara daitekeenik. Margotzen ari nintzela hirugarren dimentsio bat deskubritu nuelako hasi nintzen eskulturan», argitu nahi izan zuen. Orduan sortu zuten Equipo 57, Bartzelonako Equipo Formarekin lankidetzan jardun zuena. Beranduago, hirurogeiko hamarkadan osatu zuen Gaur taldea Oteiza eta Mendiburu, Amable, Sistiaga, Chillida edo Zumeta bezalako artistekin batera.

Garai hartan ekin zion obra publikoa egiteari ere. Horien artean, Donostian dauden Iztuetaren omenaldia (1967) eta Pio Barojarena (1971), «Bakearen usoa» (1988), euskal artzainaren monumentua (1989), Pasai San Pedron dagoen itsasoan hildakoen omenezkoa (1972)... Horietako zenbaiten zirriborroak aurkituko ditugu Bilbon.

Aipatzekoa da baita ere disko formako «Meridianoak» saila, Basterretxeak sarri erabili zuen tipologia hau logotipoetarako, arkitektura proiektuetarako, obra grafikorako nahiz eskulturarako.

Zinemagintzan ere nabarmendu zen bermeotarra eta bere lan osoa biltzen duen zikloa abiatuko du museoak martxotik aurrera. Lehenengo emanaldia martxoaren 1ean izango da. Fernando Larruquertekin batera egindako «Ama Lur» (1968) film luzea proiektatuko da. Aurretik egin zituen «Operación H» (1963), «Pelotari» (1964) eta «Alquézar» lanak eta telebistarako egindako «Hombres de maíz» (1988-1992) saila ere ikusgai izango dira. Zikloa osatzeko, berriki egindako bi lan ere estreinatuko dira.

Horrez gain, Oletan Olgetan bikoteak artistaren obran oinarritutako piezak interpretatuko ditu martxoaren 13an eta apirilaren 17an. Informazio osoa www.museobilbao.com webgunean dago eskuragarri.

«La relación entre el artista y la iglesia siempre ha sido muy mala»

A sus 88 años, Basterretxea recordó con gran humor las peripecias que él y Jorge Oteiza, con sus trece apóstoles, vivieron en Arantzazu. Cuando el vizcaino volvió a Euskal Herria, fue el guipuzcoano quien le convenció para que no se marchara a Madrid. Oteiza había ganado el concurso de la estatuaria de Arantzazu, y le animó a quedarse. «Las relaciones entre el artista y la iglesia son malas y han tenido que ser malas siempre», contó Basterretxea ayer. «La Iglesia te pide que hagas de manera figurativa algo que es metafísico. Pintar a Dios, pintar la eternidad... Dios, al fin y al cabo, ya es un tío con una barba blanca, hollywoodiense, sentado en una nube... es horroroso. Pero eso sigue así, porque la Iglesia es muy terca», añadió.

Fue entre 1982 y 1984 cuando finalmente realizó la pintura mural de la cripta de la basílica, pero antes la obra fue paralizada por el Vaticano. «Empecé a pintar los murales, estaba yo feliz pintando, y de repente no sé quiénes empezaron a insultarnos. Se metió en el asunto el obispo catalán y nos hundió, porque situó el problema en el Vaticano», recordó el artista. Para Basterretxea ese fue uno de los encargos más difíciles de su carrera. «Yo huía de esos temas metafísicos. A Jorge y a mí nos echaron a la calle. Mientras estuve fuera me habían borrado once murales y tuvimos que soportarlo».

«Hay un momento en el que dibujé a Cristo con la cruz a cuestas pero escapándose, y se chivaron al obispo Setién. Le enseñé los bocetos y casi me excomulga. Me decía que rompía el sentido de la misa», terminó. A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo