Burujabetzaren aldeko deia egin du Martxoaren 8rako Bilgune Feministak
GARA | IRUÑEA
Martxoaren 8aren atarian, Bilgune Feministak deia egin du: «Emakumeon eta herriaren burujabetzaren aldeko apustua eta elkarlanaren aldeko deia egiten dugu. Feminismoa bera alternatiba gisa ulertuz, jarrai dezagun eskubideen alde borrokan, harreman eredu justu eta parekideen alde lanean eta, finean, jendarte eredu humanoagoa eta iraunkorragoa garatzen».
«Feministon sokari eutsi, sistema hau eraitsi» lemapean egin du Bilgune Feministak Martxoaren 8ko irakurketa, jendarte antolaketa berri bat aldarrikatuz.