GARA > Idatzia > Euskal Herria

Epaileek bandera espainola inposatu diete lesakarrei

GARA |

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Lesakako Udalari bandera espainola jartzea inposatu zion atzo. Sententzian aipatzen denez, Udal Gobernuak ikur gorri-horia udaletxeko balkoian ipini behar du.

Halaber, Bilduko agintariek eraikinaren barrualdean ere Espainiako ikurra «lehentasuna» daukan leku batean kokatu beharra dutela diote epaileek.

Bestetik, bihar Tolosan ikurrinaren aldeko manifestazioa egingo dute. Eguerdiko hamabietan hasiko da, eta Tolosaldeko alkateak Madrildik datozen inposaketen kontra agertuko dira.

«Espainiar bandera inposatzen digute, gurea balitz bezala agertu dezagun eta hori ez dute inoiz lortuko. Geurea Ikurrina! Inposaketarik ez!», azpimarratu zuen Pilar Legarda Asteasuko alkateak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo