Joxemari Carrere Oporton izango da haurrei eta helduei ipuinak kontatzen
GARA | DONOSTIA
Joxemari Carrere ipuin kontalaria Oporton izango da gaur eta bihar, eta bi emanaldi eskainiko ditu publiko desberdinari egokituak, «Um Porto de Contos» programazio iraunkorraren barruan.
Gaur, helduen txanda izango da, eta 22.00etatik aurrera «Maitasunaren Arbola-Ipuin pre-erotikoak» emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Lan honek munduko kultura desberdinetan sexu harremanak ipuin tradizionaletan nola agertzen diren aztertzen du.
Umeentzako ipuinak, «Munduko ipuinik txarrenak, okerrago kontatuak», bihar eskainiko ditu Carrerek. Honek ipuin-jolas bat planteatzen die haurrei, itxuraz txarra dena begiradaren araberakoa dela erakusteko.